Nazim Hikmet

NAZiM HiKMET(1901-1963): 1963ko ekainaren 3an hil zen Nazim Hikmet poeta turkiarra. Bere bizitza eta idazletza militantzia politikoari estu lotuak joan ziren, Alderdi Komunistako kide, hainbat aldiz kartzelatu zuten. Azken espetxealdian 12 urte iragan ondoren, Varsovia eta Moskura alde egin zuen, eta han idatzi bere azken lanak. Hantxe hil zen, 62 urte zituela. Gabriel Arestik ekarri zion euskarari lehenik Hikmet, 1971n, «Lau gartzelak» liburua euskaratuta. Iñigo Aranbarrik ere poeta turkiarraren 12 poema euskaratu zituen, Susa argitaletxearekin kaier txiki batean kaleratuak. Hona poema horietako batzuk gaurkoan, hemen, celosamente gordean.

One thought on “Nazim Hikmet

Comments are closed.

Hurrengo podcasta

Atomizador bakarlaria entzun dugu Salda Badago-n

al. Eka 17 , 2013

Podcast gehiago