Erabili eta bota

Ez zara jaten duzuna bakarrik. Zure gorputzetik pasa ondoren botatzen duzuna ere bazara.

Badirudi jendeari kosta egiten zaiola ohartzea bere ahalmena noraino iristen den. Zilborrari begira pasatzen dugu eguna eta gaua.  Ez dakigu zer erosten dugun, zer ahoratzen dugun, zer mastekatzen dugun. Eta ez dakigu zer uzten dugun atzean, zer iruditzen zaigun aprobetxatu ezinekoa. Jaurtitzen dugun hura guztia ere bagara.

Kosta egingo zaizu hasieran, baina denbora aurrera joan ahala lortuko duzu: zaborra ateratzera zoazen hurrengoan, edukiontzira iritsi baino lehen, zabaldu poltsa beltza. Hartu barruan dagoen guztia, eta espaloian kokatu banaka-banaka, zabal-zabal, ondo ikusteko moduan.  Ondoren begiratu  bertan dagoenari, denbora apur batean.

Laster hasiko zara zure gorputzaren mapa benetakoegi bat ikusten bertan.

One thought on “Erabili eta bota

Comments are closed.

Hurrengo podcasta

kus kus doinuak_26_(13-05-17)

ol. Mai 17 , 2013

Podcast gehiago