ZAHARRAK BERRIn Biblioklastia (lehen atala)

Biblioklastia edo liburuen suntsipena, liburuen esistentzia bezain zaharra da. Liburuak egiten hasi zirenetik hasi zen gizakia liburuak deusezten, interes ezberdinak zirela medio. Zaharrak Berrin, historia ikertzeko eta ezagutzen hain baliotsuak diren liburuak nola suntsitu diren aztertu dugu. Historia luzea denez, bi ataletan banatu dugu gaia. Gaurkoan, Mesopotamiatik Erdi Arora bitarteko biblioklastak aipatu ditugu, eta bigarren atal batetarako utzi dugu XVI. mendetik gaur egunera arte liburuekin egin diren sarraskiak.

Liburuekin jarraituz, Xabi Gomez gure liburuzaina ekarri dugu gurera. Berak historiarekin harremana duten eta argitaratu berri diren liburuak erakutsi dizkigu.

Bukatzeko, gure bigarren kolaboratzailea izan dugu, Alba Fernandez, Artearen Historian aditua. Mark Rothko margolari letoniarrari buruz hitzegin digu Albak. Bere biografia eta lana nolakoa izan zen azaldu digu.

Hurrengo podcasta

Erro Ta Berri 2012-11-23

ol. Aza 23 , 2012