MB- IBERTROLAKO ITUNA

Published On 29 otsaila, 2012 | By matxuramunduan | Matxura buruan eta ibili munduan

Arrosa irrati kolektiboaren lehengo jardunaldietan egon ostean, hausnarketa sakona egin dugu Matxura Buruan Ta Ibili unduan-eko militanteek. Aitortzen dugu urte hauetan irrati perpretazio honekin egindako kaltea eta barkamena eskatu behar dugula…nahiz eta badakigun ez duela ezertarako balio.

–    Ahatez-ahateko zabor bilketa. Hondakin kudeaketaren etorkizuna!
–    N.O.O.S. Institute Euskaltegia.
–    Egoera B-larria! Vang Jog-en velaría izango al da gure enbajadorea? (ez al litzateke egokiago Garaikoetxearen belaria izatea?).
–    Euskal Herriko gozotegi eta okindegiak susmopean Yolanditari esker! Gora Tarta Militarra!
–    Ibertrolari eskerrak eman behar dizkiogu Bilbon eginddako dorre horrengatik. Afrika Paletaren eskutik, telezeri konexio berezia digerituan!
–    Eusko Jaurlatxirlaren itzultzailea.com web orrialdiari esker, gure lehendakariak N.O.O.S Institute Euskaltegia utzi ahal izango du.
–    Musika: Brasas Zipriztin. Ez zaigu gustatzen, ta ze!!??

 

Comments are closed.