MBIM- Maiatzak Lehena , Manifa(k) lasai egiteko baimena.

Urtero bezala, aurten ere Maiatzaren lehena izan dugu. Noiz helduko da Maiatzaren lehenarik gabeko urteren bat , edo adibidez bi otsailak hamalau edukiko dituena?…Entzule maitia, berri txar bat eman behar dizugu. Hori ez da sekula gertatuko. Inoiz ere ez. Baina gora bihotzak, altxa kopeta hori! Gu ere ez gara inoiz aspertuko zu bezalako bruto mekanikoentzat saioak egiten! Horrexegatik ekartzen dizuegu Klinka Daver-en azken primizia informatiboa : Elkargiko makina herraminta sektoreak proposatutako konbenioa eztabaidatzeko sindikato sintetikoarekin egindako bileraren grabaketa ikaragarria! Robotak burutik jota? Androideek ardi elektrikoekin amesten dute? Kutxazain automatikoek kezka eta aldarrikapen laboralak al dituzte?

Hurrengo podcasta

ERRO TA BERRI - Rock eta Soul hainbat nobedade

lr. Mai 7 , 2016