Podcast: Play in new window | Download
Aurtengo Euskal Herriarekin Elkartasun Astea ate joka dugula eta adesalambrar irratsaioan Askapenako kide bat izan genuen. Azaldu zigunez ekimenak Euskal Herriaren “ahotsa eramatea” du xede. Otsailaren 18 eta 26 artean burutuko dira ekintzak Europa eta Ameriketako herri eta hiri ezberdinetan. Hitzaldi, mahai inguru, pelikula proekzioak, manifestazioak, jaialdiak.. hamaika modutan helaraziko diote gure herriari elkartasuna.
Dinamika honek sei urte bete baditu ere, gogoratu zigun, aurtengo egoera ezberdina izango da aldaketa handiak eman baitira Euskal Herriko egoera politikoan. Urtetik urtera indartzen doan ekimenari, aurten ere, Milanon Martxoaren 3an burutuko den manifestazio internazionalean emango zaio amaiera eta parte hartzeko deia luzatu zigun.
Xehetasun gehiago elkarrizketan!