tabakalera

Asteazkenero bezala, Argiaren aurrerapena egin dugu Estitxu Eizagirrerekin. Hiru erreportaje eta elkarrizketaz aritu gara gaurkoan: Jaka horiei buruzkoa, Mikel Soto Txalapartako editoreari egindako elakrrizketa, eta “Hasieratik: zinema feministaren historiak” zikloari buruzkoa erreportajeaz, hain zuzen ere.

irakurri gehiago →

Kolaborazio berri bat estreinatu dugu gaurkoan. Liburutegi eta informazioaren bueltako hainbat gai jorratuko ditugu hilean behin Leitzako liburuzaina den Harkaitz Delgadorekin. Gaurkoan, Durangoko azokaz, liburutegietako erabiltzaileek dituzten baliabide elektronikoak eta Tabakalerako liburutegiko langileen protestez aritu gara, besteak beste.

irakurri gehiago →

Urtxintxa eskolako kide den Idoia Ramirez de Okariz izan dugu gurean, eta pasaden urriaren 28an Tabakaleran egindako jardunaldien inguruan aritu gara harekin. Oinherri egitasmoaren baitan antolatutako jardunaldien balorazioa egin digu Idoiak Oinherri egitasmoa zer den azaltzearekin batera.

irakurri gehiago →

Gipuzkoako Foru Aldundiak zine eskola zabalduko du Donostiako Tabakalera zentroan. Proiektu pedagogikoak, hiru ezagutza eremu izango ditu, eta era berean, Tabakalerako ziene eskolak harremana izango du egoitzan bertan dauden euskadiko Filmateagiarekin eta Donostiako Zinemaldiarekin. Horretaz hitz egin du Maitane Legarretak gaurko ikus-entzunezkoei buruzko tartean. Horrez gain, Canneseko zine jaialdia eta Netflixen ikusgai dauden telesailak ere […]

irakurri gehiago →

Ohiko izenda ditzakegun finantza erakundeez harago, badira espekulazioaren logika alboan utzi eta bestelako gizarte eredua sustatzeko asmoarekin jarritako alternatibak. Horiek hezkuntza eremuan ikusarazi eta sustatzen jarraitzeko proiektu baten berri ekarri du Koop57 EHko Liher Gonzalezek gurera. Hain justu, proiektu horren bueltako saioa antolatu baitute, bihar, Donostiako Tabakaleran.

irakurri gehiago →

Ozeano Atlantikoko ibilbide komertzial handiak zabaldu zirenez geroztik, tabakoa, kafea, azukrea eta kakaoa bezalako merkantziek leku handia hartu dute gure gizarteetan. Produktu horien konkistak, giza gorputza bizkortzeko eta bizigarrien olgetarako erabileratik, aisialdi-gune berriak eratzeko aukera ere ekarri du. Ba Donostiako Tabakalerako Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia egitasmoaren bidez, gai horiek eta beste zenbait plazaratzen ari dira. […]

irakurri gehiago →

Joan den ostiraletik Tabakaleran ikusgai dagoen Organismo bizidunen agentzia erakusketak egitura sozialen eta naturaren arteko harremanak hartzen ditu abiapuntutzat, arte garaikidearen ikuspuntutik. Bertako zein nazioarteko 13 sortzaileren lanak biltzen ditu erakusketak. Sortzaile horiek nork bere ikuspuntutik heltzen diote gizakiok munduan uzten ari garen lorratzari. Gizakia natura eraldatzen ari delako, natura modu berria sortzen. Baina erakusketaren […]

irakurri gehiago →

Garai bateko tabako fabriken produkzio moduen aldaketak bultzatuta, gaur egungo Nazioarteko Kultur Zentroaren bilakaera ikertzen duten hamabi kapituloko seriea da Mañana Goodbye deituriko erakusketa. Zelatan, bi galdera garrantzitsu: lanari dagokionean, zer behar dugu iraganetik? Eta, nola eta nondik hitz egin memoriaren inguruan? Tabakalera galdera horien eta beste hainbaten ikur omen da, eta eraikineko espazio txiki […]

irakurri gehiago →

Ostegunetan sormenaz aritzeko tartea zabaltzen dugu Zebrabidean, eta gaur ere halaxe egin dugu. Horretarako, Halabedi irratiko estudioetara jo dugu, bertatik arte kontuak ekarri dizkigutelako Jon Aranburu esatariak eta Ana Revuelta arte kolaboratzaileak. Gaurkoan, Donostiako Tabakalera gunean ikusgai dagoen Ingurua marrazten duten puntuak erakusketaz hitz egin digute.

irakurri gehiago →

“Hautsetatik jaioberritzekotan da Donostiako Tabako Fabrika zaharra. Donostiaren historia bera bezalaxe, suntsiketatik suspertzen eta aurrera ateratzen asmatu baitzuen, bere burua berriro asmatu eta egun den modukoa izateraino heltzeko, industria jarduera baten egoitza izan zena egun Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren egoitza da. Lau hitz horiek izen-abizenez bataiatzen dute edukiera handiko egitasmo bat, barne hartzen duelarik apustu […]

irakurri gehiago →