sozial

Koop57ko Liher Gonzalez izan dugu gurean. Koop57ko kontzeju errektorearen bilkuraren harira, Sevillara egindako bidaia kooperatiboari buruz aritu zaigu. Bertako ekonomia sozial eraldatzailearen esperientzien berri izan dugu Liherren eskutik.

irakurri gehiago →

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko Lanki ikertegiak Mexikoko Pueblako Unibertsitatearekin garatutako proiektu bati erreparatu behar diogu segidan. Proiektuak Mexikon ekonomia sozial eta solidarioko egitasmoak sustatzea du xede, formazioa, aholkularitza eta elkarlana oinarri izanda. Ba horri buruzko xehetasunak Lanki ikertegiko ordezkari Mirene Zufiaurrek ekarri ditu gurera.

irakurri gehiago →

Astearteroko gizarte eta ekonomia gaien tartean sartuta, kapitalismoaz harago dagoen bizitzari buruz hausnartzera goaz orain. Langileen esplotazioaren, lurra suntsitzeko moduen eta gutxi batzuen mesedetan gehiengoa zapaltzearen aurrean, badagoelako beste eredu batzuetan funtzionatzeko aukera. Hori guztia jasotzen du, besteak beste, Michael Alberten Vida más allá del capitalismo liburuak, eta horretaz xehetasunak ekartze aldera, Liher Gonzalez batu […]

irakurri gehiago →

Eta ekonomia sozialaren ingurukoak aipatzen jarraitu behar dugu, KOOP FABRIKA egitasmoa ezagutzeko, Ekintzailetasun Soziala eta Ekonomia Sozial Berria sustatzeko lankidetza programa da, eta pertsona berriak ezagutzeko, formazioa jasotzeko eta proiektuak garatzeko baliabideak eskaini asmo ditu, beti ere, Ekonomia Sozial berriaren eta Ekintzailetasun Sozialaren ikuspegitik ekiteko helburua duten horiei egongo da zuzenduta. Baina hori guztia xeheago […]

irakurri gehiago →

Eraldaketarako tresna” bilakatzea helburu hartuta, Koop57 aurrezki etikoa bultzatzen duen finantzaketa zerbitzu kooperatiboa da. Pertsonak “erdigunean” jarrita, “bizitzea merezi duen sistema ekonomikoa” eraikitzea da xedea, eta horretarako sortu zuten 2013an. Euren filosofiarekin bat egiten duten elkarteei eta kooperatibei kredituak ematen dizkiete, eta duela bi aste aurkeztu zuten abian jarri duten bazkidetza kanpaina. Horretaz xehetasunak ekartze […]

irakurri gehiago →

Arratsaldeko lehen orduan jakin dugun albistea da Nafar Telebistak emisioak eten dituela ia urte eta erdian martxan egon eta gero, arrazoi ekonomikoengatik. Eguerdiko albistegiaren ostean eman dute agurra langileek. Gorka Salcesekin hartu dugu hizpide hizkuntza gutxituen eta telebista kateen inguruko gaia, eta saio amaieran ez gara asko urrundu hortik, aurrerantzean hilero gurean izango den Euskal […]

irakurri gehiago →

Joan den denboraldian, asteartero batzen zen gurera Lanki ikertegiko Maider Iriarte, Kooperarock proiektuaren barneko gaiez hausnartzeko. Gaurkoan, proiektu horren barnean aurreikusita dituzten zenbait zita aipatzera batu da. Batetik, ostiral honetan EHUko Donostiako campusean egingo dituzten hausnarketa jardunaldi bateratuez aritu da. Astebete barru, berriz, irailaren 27an, Kooperock proiektuaren aurkezpena egingo dute HUHEZIn. Amaitzeko, urriaren 5ean HUHEZIko […]

irakurri gehiago →

Zebrabideko ohitura onei euste aldera, ekonomia sozial eraldatzailearen tartea gurean izango dugu kurtso honetan ere. Bi astez behin, Koop57-ko Liher Gonzalez batuko zaigu, eta gaur batu da denboraldi honetan lehen aldiz. Michael Alberten Vida más allá del capitalismo besapean hartuta etorri da eta lehen sarrera egin badu ere, datozen kolaborazioetan eduki gehiago aletuko duela esan […]

irakurri gehiago →

Ikuskizun, kontzertu, eztabaida, tailer eta bestelakoekin, eskaintza aberatsa prestatzen dute urtero EHZ Euskal Herria Zuzenean festibaleko antolatzaileek, kontsumitzaileekin, ingurumenarekin eta tokiko ekonomiarekin konprometituta. Eurek askotan esan duten bezala, ez EHZ ez baita jaialdi soil bat. Beste gizarte eredu bat aldarrikatu ohi dute, aurtengo kasuan, burujabetza aldarri gisa hartuta. Aurtengo edizioaren xehetasunez eta aurrera begirako erronkez […]

irakurri gehiago →

Kooperatibagintza ere gizonen mundua izan da nagusiki, emakumezkoek ere parte hartu duten arren. Emakumezko horien berri jakin nahi zuten Donostia 2016ren barneko KooperaRock proiektuan dihardutenek, euren bizipenak jaso eta beste emakumezko batzuekin harremanetan jarri zituzne. Horrela sortu zitzaien belaunaldien arteko elkarrizketak egin eta bideoz grabatzeko ideia. Oraingoz, aurrerapena baino ez dute jarri sarean, udazkenean, ordea, […]

irakurri gehiago →