sara

Aste honetako Kultur Kuboan : – Saran lehen aldiz antolatzen duten Kabalkada aipatu dauku Amaia Arotzarenak. – Hazparne lurraldeko laborariek tokiko mozkinak proposatuko dituzte interneten bidez Xixtroak proiektuari esker ( Mizel Etxeberri ) – Ugutz Roblesen uraren oroimenak Hazparneko Aste Kulturaren karietara. Musika : Pink Floyd « Another bick in the wall », Liher « Hauts » eta Hertzainak « 564 » […]

irakurri gehiago →

Gure berriak atari digitalaren inguruko kontuak izan ditugu Zebrabideko azken txanpan. Sarako idazleen biltzarrean, Aintzane Gascorekin hitz egiteko tartea hartu baitzuten Radiokulturako esatari Mikel Etxebarriak. Hain justu, atari digital horretako kidea da Gascon, eta atariaren heburua Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabidea izatea litzateke. Berriki, gainera, Zapalkuntzatik askatasunerat liburua argitaratu dute atarikoek Erein argitaletxearekin.

irakurri gehiago →

KULTUR KUBOA – Sarako 33. idazleen biltzarra !

29 martxoa, 2016 | 0 Komentarioak

Aurten ere Sarako idazleen biltzarretik grabatu dugu Kultur Kuboa. 33. biltzarra zen aurten, berrikuntza batzuekin : eztabaida gune bat, haurren xokoa… Emankizunean zehar gomita batzuekin solasteko parada ukan dugu. Hots, ZTK zigiluko Paxkal Indo, Koldo Amestoy kondalaria, Aintzane Gascon eta Xabier Elosegi gure mikroetan genituen emankizun berezi honetan. Musika : Mara, Madeleine, Gatibu

irakurri gehiago →

Bi asteazkenez behin bezalaxe, Irulegi irratiko esatari Jojo Bidart batu zaigu gaurko irratien tartera, eta politika, gizarte nahiz kultura kontuak nabarmendu dizkigu. Hasteko, Lorentxa Gimon eta Daviv Gramont euskal preso politiko ohiei eginiko omenaldia, Etxerat elkartearen biltzarra eta Donibane-Lohitzunen apirilaren 4an Frederique Haranburu Xistor askatzea eskatzeko egingo duten manifestazioa aipatu ditu. Ipar Euskal Herriko elkargo […]

irakurri gehiago →

Izotzetan, haize hotzak orratza dirudi, zizta egiten du, hatzak izozten ditu, hozkirria sentiarazten du; zerutik dator, zerura doa. Eolo izena du, denak dantzan jartzen ditu eta, haserretzean, trumoia sortzen du. Batzuetan ez daki nora jo, eta haize-orratzak erakusten dio bidea. Itsasotik jotzean, euritsu eta hotz etortzen da; hegoaldetik, epel eta lehor, eta Euskal Herri osoa […]

irakurri gehiago →

Gaurko irratien tartean, Lapurdira begira jarri gara lehenik, eta Gure irratiko esatari Panpi Merkapidek Joanes Gartziari egindako elkarrizketaren bidez, bihar Saran izango den Usopop musika festibalaren berri izan dugu. Horrez gain, Bergarara jo dugu, Txapa irrati libreko lagunen eskutik, jostailu ekologikoen inguruko kontuak jaso ditugu, Lur Mallea zuzendariarekin hitz egin dute horretarako.

irakurri gehiago →