putzuzulo

Maiatzaren 2tik hasita, Beertatik Beertara jardunaldiak ospatzen ari dira Zarauzko Putzuzulon. Baina zer dira topaketa hauek? Arraio irratiko lagunek antolatzaileekin hitz egin dute. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Zarautzera jo dugu, izan ere, Putzuzulon kolektibo berri bat sortu dute: Kobazulo. Kontzertuak antolatzen hasiko dira bertan, lehenengoa otsailaren 22rako antolatu dute. Arraio irratian izan dira kolektiboko kideak proiektu honen berri emateko. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Ohiko irrati estudiotik irten eta Zarautza joateko aitzakiari helduta, Zarauzko Arraio irrati librearen hamargarren urtemugari begira jarri gara gaurko saio bereziaren hasieran. Irratiaren hamarkadako ibilbideaz eta aurrera begira dituzten erronkez hitz egin dugu bertako kide Ganix eta Izotzekin.

irakurri gehiago →

Apirilaren 24an omendu zituzten 1936ko gerran erresistente eta errepresaliatu izandako emakumeak, Elgetan. Omenaldi hari begira jarri da Euskal Herriko Bilgune Feministako Idoia Arraiza Bilgune kontari-ren errepasoa egiterakoan. Horrez gain, Zarauzko Putzuzulo gaztetxean asteburuan ospatu duten MEFSST musika jaialdiaren ingurukoak ere aipatu ditu. Amaitzeko, Iruñeko Bullerak kolektiboak kirolaz eta feminismoaz egindako irakurketa nabarmendu du.

irakurri gehiago →

Aste honetan ere, joan den abenduan, Zarautzko Putzuzulo gaztetxean jokaturiko kopla txapelketako koplak Bertsoinka saioan

irakurri gehiago →

BERTSOINKA- Putzuzuloko kopla txapelketa

martxoa 3, 2016 | 0 Komentarioak

Putzuzuloko IX.n Kopla txapelketako koplak, aste honetako Bertsoinkan

irakurri gehiago →

Zarauzko Mor More laukoteak Bidarriak deituriko diskoa kaleratu berri du, eta ostiral honetan Zarauzko Putzuzulo Amets fabrikan aurkezpen kontzertua egingo dute. Horrez gain, bihar emanaldia eskainiko dute Gasteizen. Horren harira, Zarauzko Arraio irrati libreko lagunekin bat egin egin dugu gaurko saioan, bertako gela arroxera gonbidatu baitute Mor More laukotea elkarrizketa egiteko.

irakurri gehiago →

Asteburura begira jarriko gara gaurko elkarrizketaren tartean. Izan ere, Espainiar estatuko Irrati Askeen Topaketa izango da ostiraletik igandera bitartean, Zarauzko Putzuzulo amets fabrikan. Nola ez, irratigintza askean dihardugun guztion intereseko zita izango da, eta horren berri gehiago jakiteko Oreretako Zintzilik irratiko Julen Etxegarairi deitu diogu.

irakurri gehiago →

Maiatzaren 9rako MEFSST Musika Errebolta Feministaren jardunaldien hirugarren edizioa antolatu dute Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Emakumeek Euskal Herriko punk-rock eszenan duten papera aztertzea da jardunaldi horien helburua. Duela bi urte hasitako bideari jarraipena eman eta urrats berriak egite aldera, fanzine tailerra, testigantza solasaldia eta kontzertuak antolatu dituzte aurtengorako, eta Arraio irratiko lagunek egin diote Gurutze Ostolaza […]

irakurri gehiago →

Beste urte batez, hemen da Defenestre Fest jaialdia. Bosgarren edizioa izango da aurtengoa, eta urtarrilaren 24an egingo da Putzuzulo Amets fabrikan, Zarautzen. Hargatik, Arraio irratiko lagunen eskutik jaso dugu aurtengo jaialdian izango denaren berri gaurko irratien tartean.

irakurri gehiago →