maite sabalza

ERREPASKO KRITKOA | Udal eta foru hauteskundeak

maiatza 31, 2019 | 0 Komentarioak

Errepaso kritikoa egiteko tartea hartu dugu bi ostiralero behin ohi dugun bezala. Hauteskundeek utzitako emaitzen inguruko irakurketa egin dugu Maite Sabalzarekin, datu objetiboen balioaz, Estatuko emaitzen ondorioez, eta Euskal Herrian herrialdez herrialde utzitakoaz aritu gara, besteak beste. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Aste eta egunotan jazotako gertaeren errepaso kritikoa egin dugu Maite Sabalzarekin. Hiru gai izan ditugu hizpide gaurkoan: Euskal Herriko mugimendu feminista bete urte batez antolatzen dabilen Martxoaren 8ko greba feminista, Iruñean izendatutako Intsumisioaren Parkea, eta Ezker Abertzaleak Ikasle Abertzaleak antolakundearekiko hartutako erabakia.

irakurri gehiago →

Asteak eman digunaren errepaso kritikoa egin digu Maite Sabalzak. Lau gai jorratu ditugu gaurkoan: Batetik, Azaroaren 25aren harira, “A better man” dokumentala eta Iruñako bortxaketa kasua izan ditugu mintzagai. Abenduaren 9ko manifestazioaren harira Parisek udalak onartutako mozioaz ere aritu gara, bestetik. Altsasuko gazteen epaiketa ere izan dugu mintzagai. Azkenik, Nafarroako oposaketek sortutako zalapartari buruz ere […]

irakurri gehiago →

Iñigo Cabacasen heriotzarekin lotzeagatik Ugarteko izenez ezagutzen den ertzainburuak salaketa jarri du Cabacasen familiaren abokatuaren, GARA eta NAIZ hedabideen eta bertako bi kazetariren aurka. Maite Sabalzak albiste hori baloratu du gaurko errepaso kritikoan. Horrez gain, Espainiako Gobernuak eta Lakuak adostutako kupoaren gaineko akordioaz, nafar errejimenak ekainaren 3rako Iruñean deitutako manifestazioaz eta Berriozarko topaketa feministez hitz […]

irakurri gehiago →

ETAk jakinarazi du erakunde armagabea dela dagoeneko. BBC hedabidera igorritako ohar batean eman du armagabetzearen berri. Esan du kontrolpean zituen armak gizarte zibilaren esku utziak dituela, baina, armagabetzeak “bakearen etsaien erasoaldiak jasan” ditzakeelakoan, Baionan bihar egitekoa den ekinbidea jo du berme gisa. Jarri gara gai horri begira eta beste zenbait ere ekarri ditugu gaurko errepaso […]

irakurri gehiago →

Aktualitatea gogor markatu duten polemika bat baino gehiago izan ditugu azken asteotan, eta betaurreko kritikoak jantzita errepasatu ditu horiek Maite Sabalzak. Hasteko, duela zenbait aste, Nafarroako Gobernuak motibazio politikoko indarkeriaren biktimei egindako omenaldiari heldu dio. Gero, Chrysallis elkartearen Badaude zakila duten neskak, eta bulba duten mutilak kanpainaren aurka Hazte Oír elkarteak abian jarritako autobusaz hausnartu […]

irakurri gehiago →

Jose Luis de Castro Espetxe Zaintzako epaileak mediku txostenak oinarri hartuta herenegun erabaki zuen Izar alabari senda agiria eman bitartean, ospitalean egon ahal izango duela Sara Majarenas. Horien arabera, gomendagarria da Majarenas euskal presoa bere alabaren ondoan ospitalean egotea horrek senda agiria jaso artean. Alaba ospitaleratuta dago urtarrilean aitak labankadaz eraso zionetik. Kasu horri eta […]

irakurri gehiago →

Errefuxiatuen egoera jasanezinaren aurrean hipokresia erakusten duten instituzioen eta euskal gatazkaren konponbiderako aitzakiak bata bestearen atzetik jartzen dituzten ordezkarien aurrean, iniziatiba propioari heldu eta aldaketarako urratsak egitea erabaki dute zenbait euskal herritarrek. Horregatik egin dira ezagunak Begoña Huarte eta Mikel Zuluaga, Igoumenitsako portuan atxilotu zituztenak, zortzi errefuxiatu Euskal Herrira ekartzen saiatzen ari zirela. Edo horregatik […]

irakurri gehiago →

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hauteskunde autonomikoak baino lehen aurreikusita zegoen moduan Gasteizko Legebiltzarrak Iñigo Urkullu hautatu du berriz Lakuako Gobernuko lehendakari. Orduan ez zegoen aurreikusita PSErekin koalizio gobernua egingo zuenik, baina bai PSE EAJren makulu izango zela berriz ere. Ba azken aldiko aktualitatearen errepaso kritikoa egiteko unea iritsita, jarr gara akordio horri eta beste hainbat […]

irakurri gehiago →

2015eko maiatzaren 16an ekin zien emisioei lurreko telebista digitalean Nafar Telebistak, Nafarroa osorako. Izan ere, 2013an Nafarroako Gobernuak antolatutako lehiaketan lizentzia bat lortu zuen Abian Komunikazioa enpresak. Gaztelaniaz eta euskaraz hasi zituzten emankizunak. Euskarari eta euskal kulturari garrantzia eman nahi ziotela iragarri zuten sustatzaileek sorreran, baina duela astebete pasatxo, behin behineko etena iragarri zuten. Horrek […]

irakurri gehiago →