maia muruaga

Euskal Herriko Atlas Geopoetikoaren lehen tomoa argitaratu du ZTK zigiluak eta joan den ostiralean Hendaian egin zuten liburuaren aurkezpena. Mixel Etxekopar eta Patxi Laskaray argazkilaria izan ziren aurkezpenean. Hala ere, aipatu behar da proiektu berezi horretan, lau lagun hiru egunez herri batean egoten dira, eta bildutakoarekin emanaldi bat eskaintzen dute. 2012tik 2016ra zazpi herritan izan […]

irakurri gehiago →

Arantxa Urretabizkaia kazetari eta idazleak Bidean ikasia (1993-2016) obra aurkeztu zuen joan den azaroan. Hondarribiko alardea du abiapuntua, eta liburuaren helburua da gatazkan ikasu duena besteentzako baliagarria izatea, Urretabizkaiaren beraren arabera. Eta zer pentsatzen ote du liburua argitaratu eta urte erdi igaro denean? Ba horren berri jakiteko, Urretabizkaiari elkarrizketa egin dio Antxeta irratiko Maia Muruagak.

irakurri gehiago →

Dantza kontuak ekarri ditugu gaurko irratien tartera. Izan ere, Irungo Pauso-K dantza akademia Europako dantza lehiaketaren finaletara sailkatu da. Irailaren 9an eta 10ean Parisen aurkeztuko dituzten koreografiak San Juan plazan eskainiko dituzte gaur arratsaldean, Irungo Udalak 18:00etan egingo dien harrera ofizialaren ondoren. Horrez gain, Irunen Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute asteburu honetan. Udal Musika Kontserbatorioak […]

irakurri gehiago →

Astelehenaz geroztik, Elirale konpainiako artistak Donibane Lohitzuneko Santo Tomas kolegioaren bizitzan barneratuta daude. Bertan, ikasle eta pedagogia taldearekin partekatzen ari dira Artha emanaldiaren sorkuntza bidea. Ba Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak konpainiako Jose Cazaubon eta Oihan Indartekin hitz egin du, eta haien hitzekin osatutako erreportajea ekarri dugu gaurko irratien tartera.

irakurri gehiago →

Igane honetan, Hatsaren Poesia egunaren hemeretzigarren edizioa ospatuko dute Senpereko Amotze auzoko Larraldean. Poesia zaleak bilduko dituen festa izango da, euskarazko olerkizaleak. Horren berri ekarri dugu gaurko irratien tartera, Antxeta irratiko Maia Muruagak Hatsa elkarteko Auxtin Zamorarekin hitz egin baitu igandeko zitaz.

irakurri gehiago →

Miarritzen egiten ari diren Bi harriz lau xori festibalera begira jarri gara gaurko irratien tartean. Bertan,  Joseba Irazoki musikariak eta Idurre Azkue dantzariak ondu duten Dantzagurea ikuskizuna eskainiko dute. Horretaz hitz egin du Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak Irazokirekin berarekin.

irakurri gehiago →

Elodie Baffalio eta Maika Etxekopar aspaldiko adiskideak dira, eta Harian izeneko sorkuntzaren bidez, haien ibilbide artistikoak gurutzatzea erabaki dute. Bien arteko hurbiltasunak gai intimoetan sartzera eraman ditu, egunerokoan axola dieten gaiak artearen bidez landu dituzte. Hortik sortu da kantua, olerkia eta pianoa batzen eta taularatzen dituen pieza. Bihar egingo dute estreinaldia Baionako euskal museoan, eta […]

irakurri gehiago →

Karrikan plataformari buruzkoak ekarri ditugu gaurko irratien tartera. 2016an, Gasteizko, Bilboko, Iruñeko, Zarauzko eta Hendaiako udaletxeek, Euskal Elkargoak, Hameka Karrikako Arteen Fabrikak eta Nafarroako Quiero Teatro antzerki sustatzaileak Karrikan plataforma sortu zuten. Plataformaren helburua Euskal Herriko kaleko arteen sorkuntza bultzatzea da. Ba proiektu bat babesteko helburuarekin deialdi bat zabaldu zuten eta Eva Guerrerroren El fin […]

irakurri gehiago →

Hamabost urte bete dira 2017an Kukai dantza konpainiak lehen ikuskizuna oholtzaratu zuenetik. 1937, gogoaren bidezidorretatik zuen izena emanaldi hark. Orduko hartan, Ttanttaka antzerki konpainiaren laguntza izan zuten, eta, orduz geroztik, beste hamaika kolaboratzaile izan ditu bidaide. Urtemuga borobila ospatzeko, berriz, Adiskideak ikuskizuna atondu du konpainiak musikari lagunekin batera, eta lau emanaldi egingo dituzte. Aste honetan […]

irakurri gehiago →

Gaur, Hernaniko Bitartean Folk taldearen Bidean diskoari buruzkoak ekarri ditugu irratien tartera. Izan ere, Uztaritzeko Hartzaro festibalaren barnean, zuzeneko emanaldia eskainiko dute bihar. Horren harira, taldeko Haritz Ezeizarekin hitz egin du Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak eta horri egin diogu lekua gaurko irratien tartean.

irakurri gehiago →