kezka

Zuhaitzei buruzko kezka aipatu dugu gaurko irratien tartean, hainbat zuhaitzetan agertu diren gaitzak medio, kezka hedatu dela Basaburua eta Ultzama inguruan azaldu baitigu Esan Erran irratiko Lur Gilek. Abeltzantza sektoreari buruzkoak ere ekarri ditu, haien eskualdeko artzain gazte bakarrarekin hitz egiteko aukera izan dutelako, eta hark batzeko beharra ikusten duela esan dielako. Amaitzeko, agenda kontuei […]

irakurri gehiago →

Elikadura gauza asko izan daiteke, bizitzeko ezinbestekoa izateaz gain, ingurunearekin erlazionatzea ere bada. Sekulako plazer iturria ere bai eta besteekin partekatzeko denbora preziatua, nola ez. Aipatu beharrik ez da gurean mahaiak duen estimua, euskal herritarrok zer ez ote dugu egiten jan edanaren bueltan? Baina hausnarketarako gaia ere bada elikadura eta hortik eratorri dira azken urteotan […]

irakurri gehiago →

Apirilaren 1etik aurrera Danonek Nafarroako mendialdeko nekazariei esne gehiagorik bilduko ez diela jakinarazi eta Sorian 20.000 behi buruko esne ustiategia egiteko proiektua dagoela jakinik, esne sekorearen orainaz eta geroaz gogoeta egiteko larunbatean Elizondon mahai-inguru jendetsua egin zuten. Gai horren bueltakoak ekarri ditu Xorroxin irratiko esatari Amaia Eneterreagak gaurko irratien tartear. Horrez gain, atzoko egunez Ituren, […]

irakurri gehiago →

Badira zenbait egun ertzainek jaurtitako pilota batek hil zuen Iñigo Cabacasen guraso Manu Cabacas eta Fina Lizeranzuk kezka agertu zutela. Beldur dira laster batean gaztearen heriotza ikertzen duen auzia ez ote duten artxibatuko, errudunak nortzuk izan ziren argitu aurretik artxibatu ere. Gai horretaz hitz egin dute Bilbo Hiria eta Hala Bedi Bi irratiek elkarlanean ekoizten […]

irakurri gehiago →

Amatasunaren abenturari ekiteko bidean sorturiko bloga izan zen hasiera batean Sabeletik mundura, eta webgune bihurtu da dagoeneko. “Erabakia hartu genuenetik auskalo noiz artekoa”, bezala definitzen du Nahia Alkortak proiektua, eta haurrak autoan eramateko moduaz hizketan aritu da Bergarako Txapa irrati libreko lagunekin, Gurasoak saioan.

irakurri gehiago →

Asteazkeneroko komunikazioari buruzko tartera Patxi Gaztelumendi batu zaigu gaur. Orain gutxi berak osatutako artikulu baten inguruan hitz egin digu, azken aldian hainbat eragilek “sarea ehundu” esamoldea baliatzen dutelako kezka azaldu du, eta komunikazio ikuspegitik bestelako aukeretara jo behar dela.

irakurri gehiago →