irulegi

Ipar Euskal Herrira jo dugu gaurko Irratien tartean. Irulegiko irratiko Jojo Bidart izan dugu gurean, eta azken asteotan pil-pilean dauden kontuak ekarri dizkigu: Adingabeko etorkinen atxiloketa, Martxoaren 8a, mugaz gaindiko proiektuak, altsasuko auzia eta agenda hitzorduak izan ditugu hizpide, besteak beste.

irakurri gehiago →

Gaurko Irratien tartean Baxe Nafarroara jo dugu, Irulegiko irratiko Jojo Bidart izan baitugu gurean.  Zahar etxeen baitan dagoen mugimendu sozialaz aritu gara lehenik eta behin. Eskolen kartari dagokionean hasi diren bilkura eta eztabaiden berri ere eman digu. Departamenduko Laborantza Ganbaran transmisioa bultzatzeko burutzen ari diren bilkurak ere izan ditugu hizpide. Amikuzeko irratia sortu berri dela […]

irakurri gehiago →

Gaurko Irratien tartean Irulegi Irratiko kide den Jojo Bidart izan dugu gurean eta hainbat albiste ekarri dizkigu. Alde batetik, gaur goizean Seaskak Kanbon duen egoitzan jazotako suteaz eta ELB sindikatuko idazkari orokorra polizia etxera deitu izanaz aritu gara harekin. Euskal Elkargoak urtebetean egindako ibilbideaz hitz egiteko tartea ere hartu dugu. Eta azkenik, Ipar Euskal Herrian […]

irakurri gehiago →

Hegazti gripe kasuak agertu dira Akitaniako departamentuko hainbat herrietan, eta ahate hazkuntza guneak hustera behartuta daudela azaldu du Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidartek gure irratien tartean. Horrez gain, 20. Korrikak Ipar Euskal Herrian izandako presentzia eta Euskal Irratiek horretaz egindako jarraipena errepasatu ditu. Aurrera begira jarrita, berriz, larunbatean ETAren armagabetzerako Baionan prestatu duten egitarauaz eta […]

irakurri gehiago →

KORRIKA: 4. eguneko Kronika

apirila 2, 2017 | 0 Komentarioak

Laugarren egun honetan, Korrika hiru herrialde ezberdinetatik igaro da. Gau partean, Nafarroako ekialdetik gora egin du eta Korrika pasako den puntu altuenetik egin du bira, alegia, Laza mendatetik. Besteak beste, Izaba, Otsagabia, Orreaga, Luzaide… Arrosako kide diren Irati Irratiko lagunek, Aribeko kilometro batean lekukoa eraman dute. Gaua hotza izan da, uneren batean elurra izan dute […]

irakurri gehiago →

Joan den larunbateko Xilabako finalean Sustrai Colina bertsolariak txapela eskuratu zuela nabarmendu du Irulegiko irratiko Jojo Bidartek gaurko irratien tartean. Horrez gain, Bizik Miarritzeko banku batean egindako okupazioaz eta LAB sindikatuak Parisen egindako agerraldiaz hitz egin du. Asteburuan Miarritzen eta donostian egindo den irrati elkarteen kongresuaren bueltakoak ere aipatu ditu. Amaitzeko, Zinegin festibala eta Donibane […]

irakurri gehiago →

Emilie Martinen aurkako europagindu eskaera bertan behera geratu dela eta LAB sindikatuaren aurkako CGTren helegitea ez duela onartu Bordeleko auzitegiak azaldu du Irulgiko irratiko Jojo Bidartek irratien tartean. Arberatzeko MFA enpresako langileek greba mugagabea abiatu dutela ere azaldu du. Hirigune elkargoko kontseiluaren osaketaz prefetak eginiko azken adierazpenen berri ere eman du Bidartek. Amaitzeko, agenda arloan, […]

irakurri gehiago →

Frantzian abian den Eurokopa medio, kontrol zorrotzak ezarri ditu Parisek, besteak beste, Irun eta Hendaia arteko bidean eragin dezentea izaten ari direnak. Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidartek irratien tartean azaldu du horrek gidarien artean eragin duen arrangura. Horrez gain, zortzi astez itxita ondoren, berriz zabaldu duten Mauleko hiltegia ere aipatu du. Kontu ekonomikoekin segita, Baionako […]

irakurri gehiago →

Gaurko irratien tartean Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidart batu da gurera. Hasteko, joan den asteburuan izandako Mauleko antzerki festibalaren eta helduen kantu txapelketaren balorazioa egin du. Mugaz gaindiko proiektuak finantzatzeko egitasmoaren bueltakoak ere aipatu ditu. Horrez gain, Frantziako lan erreformaren harira abian diren greba deialdiei buruz aritu da. Amaitzeko, datozen egunetarako kultura hitzordu zenbait aurreratu […]

irakurri gehiago →

Bi asteazkenez behin, Nafarroa Beherera jotzen dugu Irulgiko irratiko esatari Jojo Bidartekin euren bueltako berrien errepasoa egiteko. Gaur, hasteko, igandean izandako ikastolen aldeko Herri Urrats festaren balorazioa egin du. Politika kontuetan Hirigune Elkargo Bakarraren inguruko eztabaidaren nondik norakoak aletu ditu, baita Txetx Etxeberriri komisaldegira deklaratzera joateko egin dioten eskaera aipatu ere. CETA akordio transnazionalak eta […]

irakurri gehiago →