KULTUR KAPSULA : Alice, mirarien birziklategian …

Irulegin kokatua den « Lokala » birziklategia, elkarte bat da. Jabeek nahi ez dituzten gauzak biltzen, sailkatzen eta konpontzen ditu elkarteak, bigarren bizitza bat emaiteko, prezio apaletan saltzeko.
Elektrikazko etxetresna ttipiak, baxera, liburuak, haurren puskak, altzari ttipiak … aurkitzen ahal dira.

Alice Tucker, elkarteko kide batek, birziklategiaren ateak ideki dizkigu eta azaldu digu, « Lokala », berriz enplegatze eta ekonomia zirkular dinamika batean sartzen dela, non hondakinak baliabide bilakatzen diren.

 

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Botak lokatzetan | Sugegorria

al. Mar 20 , 2023