enpresa

2008ko udan hasi ginen mundu mailako finantza krisiaren hotsak entzuten. 2009 urtea amaitzerako, entitate finantzarioen egoera larria agerikoa zen eta bankuak laguntzeko baliabide ekonomikoak bideratzen hasi ziren entitate publikoak. Baina nola eragin du horrek guztiak enpresen arloan? Euskal Herrian, adibidez, zer gertatu da krisialdiaren urteotan enpresa demografiari dagokionez? Gaindegiako lagunek horri buruz egin duten azterketari […]

irakurri gehiago →

Halabedi irratiko Igor Goikoleak aurreratu zuen atzoko irratien tartean FCC garbiketa enpresako langileek greba hasiko dutela martxoaren 6tik aurrera, Gasteizen. Hala ere, langileek argi utzi dute adostasunerako borondatea dutela eta, gauzak aldatzen badira, greba deialdia bertan behera uzteko prest daudela. Xehetasunak Arkaitz Virumbrales FCCko langile eta LAB sndikatuko ordezkariak eskaini ditu Araba hizpide irratsaioan.

irakurri gehiago →

Arlo sindikalera begira jarri dira Argia astekariko lagunak aste honetako astekariko azalera ekarri duten gaia lantzerakoan. Estitxu Eizagirre zuzendariak aurreratu du Urko Apaolazak horretaz egin duen erreportajea gurean. Horrez gain, Sao Paulon etxegabeen egoerari aurre egiteko antolatutako okupazio mugimendu indartsuaz Lander Arbelaitzek idatzitakoen berri ere eman du. Amaitzeko, Danele Sarriugartek Susana Talayero artistari egindako elkarrizketa […]

irakurri gehiago →

Elikadura burujabetzaz hausnartzeko joera bada gurean azken urteotan. Zer jan beharko genukeen, jango dugun horren ekoizpenak nolako izan behar duen, edo jango duguna erosterakoan kontuan zer izan behar ote dugun dira zenbait gako. Horren harira, GITE-IPESek Laborerekin batera, eta Argia eta Uriola hedabideen laguntzarekin, elikadurari buruzko hausnarketa sustatu nahi duen jardunaldia antolatu du Bilbon. Atzo […]

irakurri gehiago →

Joan den astean, emaztea eta bi alabak erail zituen gizon batek Angelun. Hilketa matxista hori salatzeko  martxa zuria egin zuten igandean, eta 700 lagunek parte hartu zuten bertan. Albiste hori ekarri du Gure Irratiako esatari Ihintza Arrietak gaurko irratien tartera. Horrez gain, Sokoa enpresak Lurzaindiari 50.000 euroko laguntza ematea erabaki duela azaldu du. Baita Baionako […]

irakurri gehiago →

Talaimendiren magalean Powertxiki enpresak eraiki nahi duen surf zentroaren proiektuak polemika eragin du Zarautzen. Aurreko udal gobernuak ez zuen proiektua gune horretan eraikitzea ontzat eman, baina egungoak lehen baimena behintzat eman dio. Hala ere, Zarauzko hainbat eragilek eta norbanakok alegazioak aurkeztu dizkiote proiektuari, tartean, Arkamurka natur taldeak. Bertako kide Aitziber Saroberekin hitz egin dugu gai […]

irakurri gehiago →

Osasun sistemak erditze prozesuetarako eskaintzen dituen zerbitzuei alternatiba bat eraikitzeko asmoz jarri zuten Magale proiektua martxan bi emaginek. Erditze prozesuak nolakoa izan behar duen erabakitzeko eskubideaz hausnartu eta modu aske eta informatuan prozesua aurrera eraman ahal izateko aukera eskaintzen dute. Etxean erditzeko bidea profesionalki urratzen lehenengotarikoak dira. Haurdunaldi osorako arreta eskaintzen dute, ugalketa askea eta […]

irakurri gehiago →

Hamar urtez Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako milaka ikasleri jaten eman dieten enpresei milioika eurotako isuna jarri berri diete, Lehiaren Euskal Agintaritzaren arabera, prezioak adostu zituzten eskoletako jantokiei zerbitzua eman dieten zortzi enpresak, eta ezkutuko akordio horrekin, zerbitzua ematea bermatzea eta prezioa igotzea lortu zuten. Hainbat hari mutur ditu matazak, besteak beste, 2003tik 2014ra bitartean ustez […]

irakurri gehiago →

Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Sanagustin kooperatibak elkarrekin herriko kulturaren azterketa egin zuten 2015ean. Herriko kulturaren egoera aztertu nahi zuten, batetik, eta kooperatibaren kultur jardunak herrian eta bailaran zuen eragina neurtu nahi zuten, bestetik. Azpeitiko kulturaren egoera aztertzeaz eurak arduratu badira ere, kultura jardunaren eragina Kultiba eta UPR enpresek egin dute,  eta ekonomikoki, kulturalki eta sozialki […]

irakurri gehiago →

Gure Irratiako esatari Ihintza Arrieta batu zaigu gaurko irratien tartera, eta euren bueltako hainbat gai ekarri dizkigu. Frantziako eskualde hauteskundeek Ipar Euskal herrian utzitako emaitzen errepasoa egin digu. Horrez gain, Celsa altzairutegiak Baionako portuan bi enpresa irekiko dituela aipatu digu. Enpresa kontuak aipatuta, emakumeek enpresen munduan presentzia izateko Andere Nahia elkartearen egitasmoa nabarmendu digu.

irakurri gehiago →