donibane garazi

KORRIKA: 4. eguneko Kronika

apirila 2, 2017 | 0 Komentarioak

Laugarren egun honetan, Korrika hiru herrialde ezberdinetatik igaro da. Gau partean, Nafarroako ekialdetik gora egin du eta Korrika pasako den puntu altuenetik egin du bira, alegia, Laza mendatetik. Besteak beste, Izaba, Otsagabia, Orreaga, Luzaide… Arrosako kide diren Irati Irratiko lagunek, Aribeko kilometro batean lekukoa eraman dute. Gaua hotza izan da, uneren batean elurra izan dute […]

irakurri gehiago →

Duela zenbait egun, saioko soinu banda gisa hartu genun Izeberg taldearen berri ekarri dugu gaurko irratien tartera. Hainbat jatorritako haize boladek elkartu omen dituzte taldeko kideak norabide berean. Mendeku Itxua, Hotzikara eta Odolaren Mintzoa taldeetako izotz zatietatik osatu dute euren izeberga eta 2013ko martxotik forma hartu du egitasmoak. Ekainean ikusi du argia euren bigarren diskoak: […]

irakurri gehiago →

Donibane Garazira begira jarri gara gaurko irratien tartean, aurten bigarren aldiz antolatu baitu bertako gaztetxeak Festigaga gaualdia. Egitarau zabal osatu dute antolatzaileek, arratsaldean antzerki emanaldiekin hasi eta gauen hainbat kontzerturekin amaituko dena. Horren guztiaren inguruan hitz egin dute Radiokulturako lagunek gaztetxeko kide diren Maialen Duguine eta Andde Etxeverrirekin.

irakurri gehiago →

Bi asteazkenez behin bezalaxe, Irulegi irratiko esatari Jojo Bidart batu zaigu gaurko irratien tartera, eta honako gaiez hitz egin digu: asteburuan Donibane Garazin izandako alternatiben egunak, Ipar Euskal Herriko instituzio posibleez zenbait alkatek eginiko kritika, kolegioen erreformak euskararen irakaskuntzan dituen ondorioak, eta diasporatik etorritako bertsolariak.

irakurri gehiago →