berriozar

Iñigo Cabacasen heriotzarekin lotzeagatik Ugarteko izenez ezagutzen den ertzainburuak salaketa jarri du Cabacasen familiaren abokatuaren, GARA eta NAIZ hedabideen eta bertako bi kazetariren aurka. Maite Sabalzak albiste hori baloratu du gaurko errepaso kritikoan. Horrez gain, Espainiako Gobernuak eta Lakuak adostutako kupoaren gaineko akordioaz, nafar errejimenak ekainaren 3rako Iruñean deitutako manifestazioaz eta Berriozarko topaketa feministez hitz […]

irakurri gehiago →

Larunbatean, Euskal Herriaren trantsizio feminista izan zuten hizpide Emakume Abertzaleen zazpigarren Topaketa Feministetan. Ia 600 lagun elkartu ziren Berriozarren: mugimenduaren barruko kontraesanez eta erabaki politikoetan eragiteko estrategiez hausnartu zuten. Egunak eman zuenaren inguruko balorazioa egiteko, Euskal Herriko Bilgune Feministako Saioa Iraolarekin hitz egin dugu.

irakurri gehiago →

Jendarte zoro honetan muga gehiegi eta akzio gutxiegi ditugula iritzita, bizitza gozatzen hasteko deia egin du Maitane Muñozek MasturbAKZIOA testuan. Horren berri ekarri du Euskal Herriko Bilgune Feministako Amaia Zufiak Bilgune kontari-ren gaurko errepasoan. Horrez gain, joan den ostiralean hainbat hiriburutan transfobiaren aurka egindako mobilizazioak eta Nafarroako parlamentuan tortura sexistez egindako saioa ekarri ditu gogora. […]

irakurri gehiago →

Aieteko jauregian larunbatean egindako agerraldian, Foro Sozialeko kideek nabarmendu zuten lanean jarraituko dutela “gatazkaren ondorio guztiak” konpontzeko. Armagabetzeak aukera berriak sortzeko lagungarri izan behar duela esan zuten 70 ordezkari inguruk, eta eragileen artean zeuden Bilgune Feministako kideak ere. Ba larunbateko agerraldi horri eta beste zenbait gairi erreparatu diegu Bilgune kontari-ren gaurko errepasoan, Idoia Arraizarekin.

irakurri gehiago →

Euskal preso politikoen eskubideen aldeko Lasterbidean lasterketa Berriozarren izango da, igande honetan. Euskal presoak Euskal Herriratzearen aldeko ekitaldia izango da, eta, kirolaren bitartez, jende ugari batzea espero dute antolatzaileek. Lasterketa ez ezik, egun osoan beste hainbat ekitaldi ere izango dira Berriozarren eta horien inguruko xehetasunak jaso asmoz, Igor Ibarguren bozeramailea gonbidatu dugu Zebrabidera.

irakurri gehiago →

Aitzinak eta Ernaik, Bidasoaren bi aldetako gazte antolakundeek, udaberriko oporretarako Lekunberritik Berriozarrera mendi martxa antolatu dute. Apirilaren 3tik 5era Euskal Herriko txoko guztietako gazteak batu eta mendian gora abiatuko dira eta tartean hitzaldiez, jolasez, kontzertuez, bertsoez, tailerrez eta giro apartaz gozatzeko aukera izango dute. Horretaz aritu da Garazi Mugertza Zarauzko Arraio irratian, eta hark kontatuei […]

irakurri gehiago →

Berriozartik Aulestira arteko bidea egin zuen atzoko egunez Korrikaren 19. edizioak. Horren inguruan hitz egiteko, Korrika gertu-gertutik jarraitzen ari den Jon Aranburu batu zaigu gaurko Zebrabidera, eta harekin jorratu ditugu bosgarren egunaren inguruko xehetasunak. Ruper Ordorikaren, Gerediaga elkarteko kideen eta beste hainbaten ahotsak bildu ditu Aranburuk.

irakurri gehiago →