baztan

“Krimena Baztanen idazten da”

urtarrila 15, 2019 | 0 Komentarioak

Astelehen honetan hasi da (H)ilbeltza Baztanen, euskal nobela beltzaren astea. Urtarrilaren 14tik 20ra bitartean, mota askotako ekitaldiak egingo dira ekimenaren harira, hala nola: solasaldiak, mahai-inguruak, liburu aurkezpenak, irakurketak… Egitasmo honen inguruan aritu gara antolaketa lanetan dabilen Alberto Atxarekin, egitasmoaz eta bekaz, besteak beste.  

irakurri gehiago →

Ekainaren 18an Euskal Herriko estatus politikoaz egingo duten galdeketako galdera zein izango den jakinarazi du Bortzirietako Eman Bortzekoa elkarteak: Nafar gisa, Euskal Herri burujabe bateko herritarra izan nahi duzu? Horren berri ekarri du Xorroxin irratiko Amaia Eneterreagak gaurko irratien tartera. Horrez gain, aipatu du Baztango Mankomunitateak eta Kaiku kooperatibak egin duten akordioa ere, Baztango esne […]

irakurri gehiago →

Lehen sektoreko abeltzainek pairatzen duten egoera salatzeko mobilizazioa egingo dute Baztanen, apirilaren 1ean. Eskualdeko 44 eragilek bat egin dute deialdiarekin, besteak beste, Xorroxin irratiak. Bertako esatari Julen Zelaietak ekarri du gai hori gaurko irratien tartera, eta, horrez gain, Etxalarren irailean egingo den Karmen Etxalarkoa pastoralaz eta Berako Udalak memoria historikoaren alde abian duen dinamikaz hitz […]

irakurri gehiago →

Balletxeko Etxearekin batera, EHNE, Hazitik Hozie, Lekarozko Legate elkartea, Anizko elkartea eta Jo ala Jo taldea elkartu dira eta Baztango agroekologia eskola herritarra jarri dute martxan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, eragile bakoitzak ikusi du zer eta nola antolatu eta eragile bakoitza izanen da bere ikastaroaren arduraduna. Ba dinamika horri buruzkoak ekarri ditu Xorroxin irratiko esatari Julen […]

irakurri gehiago →

Idazlea eta bidaiaria da Jon Arretxe. Basaurikoa sortzez, baina hara eta hona ibiltzea gustuko duen horietakoa. Bizitzak, kasualitatez, Nafarroara eraman zuen eta gaur egun Sakanan bizi da. Bere hitzetan, badira urte batzuk Afrika txikia deskubritu zuenetik Bilboko San Frantzisko auzoan eta auzo horrek toki berezia hartu du bere bizitzaren paisaian. Zerumuga berrirantz bidaiatzeko prest badago […]

irakurri gehiago →

(H)Ilbeltza, Baztango nobela beltzaren hirugarren astea izango da gaurtik igandera bitarte. Gotzon Garatek nobela beltzari egindako ekarpena aztertuko dute aurten, besteak beste. Gizartearen zirrikiturik ilunenak argitara ateratzea da antolatzaileen aurtengo helburua, eta egitarauko xehetasunak aurreratzeko Maitane Maritorena antolatzailea izan da gure artean.

irakurri gehiago →

Datorren larunbat eguerdian,, urtero bezala Olentzero eta Jaiotzen lehiaketa ospatuko dute Lesakako Plaza Zaharrean. Aurtengo xehetasunez eta ohituraren nondik norakoez hitz egin du Xorroxin irratiko esatari Amaia Eneterreagak gaurko irratien tartean. Horrez gain, Baztango batzar nagusien berritzeaz eta Lesakan turismoari begira ikasleek garatu duten proiektuaz aritu da. Bergarara ere erreparatu dugu irratien tartean, eta Txapa […]

irakurri gehiago →

Etxegabetzeak saihesteko jarduera protokoloa onartu du Baztango Udalak. Jarduera protokoloaren helburu nagusia, gainzorpetzeagatik, gehiegizko zorpetzeagatik ohiko etxebizitza, norberaren bizitegi arrunta likidezi-faltagatik, galtzeko arriskuan duen pertsona edo familiari konponbidea ematea da. Albiste hori ekarri du Xorroxin irratiko esatari Amaia Eneterreagak gaurko irratien tartera. Horrez gain, eskualdeko arraindegietan erabiltzeko tupperrak banatuko dituztela Baztan-Bidasoaldean azaldu du. Agendari helduta, […]

irakurri gehiago →

Zalain Transformados lantegian izandako lan istripuan hil zen Agustin Portu, 64 urteko langilea irailaren 28an. Heriotza hori salatzeko eta familiari elkartasuna adieraziz, bi orduko geldialdia egin zuten langileek irailaren 30ean eta 24 orduko greba atzo. Horren berri ekarri du Xorroxin irratiko esatari Amaia Eneterreagak gaurko irratien tartera. Horrez gain, aipatu du Joseba Otondo eta Garbiñe […]

irakurri gehiago →

Joan den urtean, Getxoko bizilagun bat hil zen Baztango abentura parkean, 100 metroko atrakzio bertikal batetik erorita. Ezbeharragatik zabaldutako auziaren epaia gaur jakinarazi dute eta horri buruz hitz egin du Xorroxin irratiko esatari Amaia Eneterreagak irratien tartean. Horrez gain, Legarreako leizean Aranzadik topatutako Sagardia Goñi sendiaren aztarnen bilaketa lanak ere aipatu ditu. Amaitzeko, Donostiako 64. […]

irakurri gehiago →