balorazio

Larunbatean, Euskal Herriaren trantsizio feminista izan zuten hizpide Emakume Abertzaleen zazpigarren Topaketa Feministetan. Ia 600 lagun elkartu ziren Berriozarren: mugimenduaren barruko kontraesanez eta erabaki politikoetan eragiteko estrategiez hausnartu zuten. Egunak eman zuenaren inguruko balorazioa egiteko, Euskal Herriko Bilgune Feministako Saioa Iraolarekin hitz egin dugu.

irakurri gehiago →

Jada behin baino gehiagotan aipatu dugu urte berezia dela aurtengoa Euskal Herriko Bilgune Feministako kideentzat. 15. urtemuga baitute apirilean. Feminismoak egingo gaitu herri: indar bat dabil hor leloarekin, izaera nazionala eta eraldaketarako gaitasuna nabarmendu dituzte eta ibilbide hori ospatzeko egitarau oparoa dute esku artean. Horri eta beste zenbait gairi begira jarri gara Amai Zufiak egin […]

irakurri gehiago →

Bizkaiko zahar etxeetako langileek ia urtebetean dihardute beren lan baldintzak hobetzeko borrokan. Ez dute akordiorik lortu oraindik, eta Bizkaiko Foru Aldundia jotzen dute horren erantzuletzat. Atzo ELA sindikatuko idazkari nagusi Adolfo Muñozek argi esan zuen gizonezko langileak balira egoera konponduta egongo zatekeela, horrek zaintza lanen genero aldagaiaz hausnartzeko parada jarri du mahai gainean eta Iñaki […]

irakurri gehiago →

Euskal Herriko dantza txapelketan Tolosaldeko lagunek erdietsitako lorpenez, GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala bahitu zitueneko 33. urtemugaz eta Zizurkilgo Ipuinen unibertsoa dinamikaz hitz egin du Ataria irratiko Iñigo Terradillosek gaurko irratien tartean. Horrez gain, Xorroxin irratiko lagunek Vianako Erentzun ikastolako zuzendari Maite Oterori atzoko Nafarroa Oinez festaz egindako elkarrizketa ere izan dugu entzungai.

irakurri gehiago →

Bi astelehenez behin hartzen dugu tartetxoa euskal antzerkigintzaren ingurukoak gurera ekartzeko, eta hori egin dugu gaurkoan. Berezia izan baita joan den astea euskal kulturari dagokionean, duela bi aste Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko Itziar Eliasek iragarri zigunez, Jalgi dinamika egin dutelako Aiaraldean. Ba amaitu berri den honetan, balorazioa egiteko gogoz batu da Itziar Elias gurera.

irakurri gehiago →

Astelehenero bezala, Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen hausnarketarako Bilgune Kontari astekariaren inguruko errepasoa egin dugu. Gaurkoan, Saioa Iraolarekin hitz egin dugu. Joan den larunbatean Iruñeko Katakraken egindako eskola feministaren balorazioa egin digu, hasteko. Baztanen sortu berri den Bilgune Feministako taldeaz ere mintzatu da poz handiz. Jarraian, Onintza Iruretak indarkeria matxistaz ondutako abenduko Larrun hilabetekaria […]

irakurri gehiago →

Bi astean behin egiten duen bezalaxe, Garoa kultur laborategiko Imanol Agirre batu da literaturari zabaltzen diogun tartera. Gaurkoan, 2015eko azken egunetako liburu salmentak nolakoak izan ziren baloratu digu, hasteko. Jarraian, aurten irakurri beharreko hiru liburu gomendatu dizkigu: Ives eta John Bergerren Rondó para Beberly, Felipe Cabrerizoren Gainsbourg: elefantes rosas eta egile anonimodun La vida de […]

irakurri gehiago →

Astearteetan, ekonomia eta gizarte gaien ingurukoak ekartzen ditugu Zebrabidera. Bi astez behin, Koop57-ko Liher Gonzalez izaten dugu gure artean, eta gaurkoan hiru gai jorratu ditugu harekin. Ekonomia sozial eta eraldatzailearen baitan aurten egon diren kontuen errepasoa egin digu, hasteko. Koop57k 2016rako ezarri dituen erronken berri ere eman digu, baita ekonomia sozial eta eraldatzailearen baitan egongo […]

irakurri gehiago →

Baigorriko aterpetxe batean atzeman zituzten atzo Iratxe Sorzabal, David Pla, Pantxoa Flores eta Ramon Sagarzazu, Frantziako eta Espainiako poliziek elkarrekin egindako operazioan. ETAko buruzagi izatea egozten diete Sorzabali eta Plari. Erreakzio saldo dezentea etorri da ondoren, eta atzo bertan Sortu alderdiko bozeramaile Pernando Barrenari eskatu zioten analisia Info7 irratian. Haren hitzak dakartzagu eguneko adierazpenen tarte […]

irakurri gehiago →

Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu “terrorismoa goratzea” egotzita epaitutako zortzi gazteak: Ernai gazte antolakundeko kide Irati Sienra, Gotzon Elizburu, Maialen Etxebarria, Mikel Button, Aitor Anda, Garazi Mugertza eta Mikel Moreno eta Topatu.info-ko kazetari Iraitz Salegi. Fiskaltzak hemezortzi hilabete eta bi urte arteko kartzela zigorrak eskatu zituen bakoitzarentzat, inhabilitazioaz gain. Absoluzioaren balorazioa egin du Aitor […]

irakurri gehiago →