bakea

Astezkenero egingo dugu aurten ere Argiaren aurrerapena, Estitxu Eizagirrerekin. Gaurkoan hiru erreportaje eta elkarrizketa izan ditugu hizpide. Zahartzaroko menpekotasunak eta zaintza lanak, alde batetik; Francia Márquez ekintzaile afrokolonbiarrari eginiko elkarrizketa, bestetik; eta Nafarroako zor publikoaren inguruan eginiko erreportajea, azkenik.

irakurri gehiago →

Urtarrilaren 13an izango da Sare herritarrak antolaturiko manifestazioa. Manifestazioaz gain, egun osoko egitaraua ere antolatu dute goizetik gauera arte. Sarekide den Zumai Olalde izan dugu gaur gurean, eta presoen egoeraz, motxiladuz haurrez, manifestazioaz eta egitarauaz hitz egin dugu harekin.

irakurri gehiago →

Errefuxiatuen egoera jasanezinaren aurrean hipokresia erakusten duten instituzioen eta euskal gatazkaren konponbiderako aitzakiak bata bestearen atzetik jartzen dituzten ordezkarien aurrean, iniziatiba propioari heldu eta aldaketarako urratsak egitea erabaki dute zenbait euskal herritarrek. Horregatik egin dira ezagunak Begoña Huarte eta Mikel Zuluaga, Igoumenitsako portuan atxilotu zituztenak, zortzi errefuxiatu Euskal Herrira ekartzen saiatzen ari zirela. Edo horregatik […]

irakurri gehiago →

Eme dator Gaur8 astekariaren biharko alea. Datorren asteartean, martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna izango denez, emakumeak protagonista dituzten gaiei egin diete lekua astekarian eta horietako zenbait aurreratu dizkigu Aimar Etxeberria kazetariak: Soraida Hussein ekintzaile palestinarrari egindako elkarrizketa, genero ikuspegia ardatz izanda denboraren kudeaketaz kaleratu duten erreportajea, Jule Goikoetxeak euskal estatu feministaz botatakoak eta In fraganti […]

irakurri gehiago →

Asteazkenero ohi dugunez, aste honetako Argia aldizkariaren alea aurreratu dugu Estitxu Eizagirre zuzendariarekin. Bilboko Ahal Duguko idazkari nagusi Lander Martinezi Mikel Asurmendik egindako elkarrizketa aletu digu, hasteko. Jarraian, Emaginek antolatutako eskola feministen lehen saioaz Danele Sarriugartek eginiko kronika aipatu digu. Amaitzeko, XVI. mendean Frantziako Pirlie uhartera bidaiatu zuten euskal kortsarioen istorioaz jaso dutena aurreratu digu.

irakurri gehiago →

Bakea eta duintasuna Gobernuz Kanpoko Erakundearen berri izan, eta bertako kide Maider Iriarteren bizitzan arakatu dugu gaurko elkarrizketan. Nepalen egon da orain gutxi arte, ebolaren prebentzioan komunikazio lana egiten.

irakurri gehiago →
no image

MBIM- Bake prozesua VS. “¿Pa que?” prozesua

otsaila 28, 2014 | 0 Komentarioak

Ez dezagun Infraebroko erresuma modu arinean epaitu. Euskaldunekin duten ezin elkar ulertu horrek arrazoi istoriko , genetiko eta patafisikoak ditu…eta gaurkoan behar bezala aztertuko ditugu.   -armak entregatu nahi dituzuela?…eman koordenadak! (Sainete pikoleto-kostunbrista) -Mezularia akatu (“Spaniard typical tradition” ikerketa) -Kasu harrigarriak: DJ ridú eta bere “World music” arazoak… Eta astero bezala…beste hamaika ezusteko negargarri!  

irakurri gehiago →