azpeitia

Gipuzkoako Herriarteko bertsolari txapelketako finala jokatuko da larunbatean Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Aurrez aurre ariko dira Tolosaldeko bi talde: Am…ona! Amasa- Villabonako taldea eta Karidadeko benta Asteasuko eta Zizurkilgo taldea. Horren harira, txapelketaren koordinazio lanetan dabiltzanekin eta talde finalistako kide banarekin hitz egin du Oiartzun irratiko Mirari Martiarenak, eta solasaldi hori dakargu gaurko agendaren tartera.

irakurri gehiago →

AHT Abiadura Handiko Trena amaituta egoteko epea luzatzeaz eta tren azkarrarekin toki batzuetatik besteetara joateko denbora ez dela hain laburra ohartzeaz gain, prekarietatea gehitzen zaio proiektu erraldoi horri. Hain justu, Urko Apaolazak AHTren eraikuntza lanetako lan baldintza kaskarrez erreportajea egin du Argia astekarirako. Horren berri ekarri du Estitxu Eizagirrek gaurko aurrerapenera. Horrez gain, Reyes Ilintxetak […]

irakurri gehiago →

Sistema kapitalistak gure egunerokoan duen eraginaz hausnartzeko ariketa kolektiboa egin zuten ehunka emakumek, larunbatean, Azpeitian. Sortzen diren korapiloetatik abiatu eta aurrera begirako erronkak zehazten aritu ziren. Horien balorazioa egin eta Bilgune kontari-n jasotako gaiei erreparatu diegu gaurkoan, Euskal Herriko Bilgune Feministako Saioa Iraolarekin. Azpeitiko foroaz gain, Guatemalan hildako 40 emakumeen alde abian jarritako elkartasun internazionalistaz […]

irakurri gehiago →

Gaur betetzen dira 33 urte Pasaiako badian Poliziak lau lagun hil zituenetik. Pedro Mari Isart, Jose Mari Izura, Rafael Delas eta Dioni Aizpurua ziren haiek, komando autonomo antikapitalistetako kideak. Senideek egia argitzeko eskatu dute asteburuan egindako agerraldian, frogak badaudela diote, baina auzia artxibatuta dagoela salatu dute. Gaurko eta larunbaterako oroitza eta aldarrikapen ekitaldiak antolatu dituzte, […]

irakurri gehiago →

1980ko hamarkadan, hainbat euskal herritar, internazionalismoaren banderapean, Hego Ameriketako hainbat herrialdetara joan ziren bertako iraultzetan parte hartzeko. Batzuk El Salvadorrera jo zuten eta FMLNk gidatzen zuen matxinadarekin bat egin. Miren Odriozola izan zen euskal herritar horietako bat, guda hartan parte hartu zuen hainbat eratako lanak eginez, eta jarraian hizpide hartuko dugun liburuaren arabera, Laura esaten […]

irakurri gehiago →

Urriaren 26tik salgai dago Errime taldearen lehen maketa Azpeitia, Azkoitia, Zarautz eta Urretxuko hainbat gunetan, 5 euroren trukean. Egindako lanarekin “oso gustura” gelditu dira taldekideak eta oraindik data zehatza ez badakite ere, taldearen aurreneko maketa Azpeitian aurkezteko asmoa dute. Durangoko Azokan ere izango dira, lan berriarekin. Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak emandako Sorkuntza Bekari esker […]

irakurri gehiago →

Uztail hasieran, uda betean, entzun genuen XXXIV. Euskal Antzerki Topaketen berri, Azpeitiko Udalak orduan aurkeztu zuelako aurtengo edizioko kartela, Maria Pinedarena. Azaroan egingo dira topaketa horiek Azpeitian, eta horien aurrerapena egiteko batu da EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko Itziar Elias gaurko Zebrabidera.

irakurri gehiago →

Euskal estatuari buruz iritzia eta botoa eman zezaten, Aramaioko, Azpeitiko, Debagoieneko, Goierriko, eta Ispasterko 125.000 herritar baino gehiago zeuden hautetsontzietara deituta atzoko egunez. Horietatik 37.000 inguruk hartu zuten parte, eta 35.174k eman dute euskal estatuaren aldeko botoa, eta 1.300ek kontrakoa. Oztopoak oztopo, erabakitzeko eskubidea bere horretan gauzatu eta boto bidez iritzia adierazteko eguna izan zen […]

irakurri gehiago →

Tartean tartean, euskal antzerkigintzaren atalean, antzerki talde amateurren obrak lantzen ditugu. Gaur halaxe egin dugu EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko kide Itziar Eliasen laguntzaz. Atzo, Azkoitiko Matadeixe gune autogestionatuan Punto, ta punto obra antzeztu zuten Azpeitiko emakumeen antzerki taldeko lagunek. Eliasek antzezlanaren ingurukoak azaltzeaz gain, Alaitz Olaizola zuzendari eta gidoilariari egindako elkarrizketatxoa ere ekarri digu.

irakurri gehiago →

Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Sanagustin kooperatibak elkarrekin herriko kulturaren azterketa egin zuten 2015ean. Herriko kulturaren egoera aztertu nahi zuten, batetik, eta kooperatibaren kultur jardunak herrian eta bailaran zuen eragina neurtu nahi zuten, bestetik. Azpeitiko kulturaren egoera aztertzeaz eurak arduratu badira ere, kultura jardunaren eragina Kultiba eta UPR enpresek egin dute,  eta ekonomikoki, kulturalki eta sozialki […]

irakurri gehiago →