arteak ireki

Irratien tartean Arabara jo dugu Hala Bedi irratiaren eskutik. Mitxelin kongresuak eta protestak, Udalak emandako sariak eta sortutako zalaparta, Arabako Bertsolari Txapelketa eta Arteak Ireki izan ditugu hizpide Igor Goikolearekin.

irakurri gehiago →

“Gure kultura espazioak babesten jarraituko dugu”

martxoa 25, 2019 | 0 Komentarioak

Emanaldi kopuruari muga kentzeko tramitea hasi du Eusko Jaurlaritzak. Gogoratuko  dugu denok nola kulturgile eta ostalarien artean hautsak harrotu zituela Jolas Jardueren Legea garatzeko Eusko Jaurlaritzak joan den hilean onartu zuen dekretuak. Izan ere, hartarako lizentziarik ez duten Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko aretoetako ikuskizunen kopurua mugatzen zuen testuak. Zehazki, hilean gehienez bi eta urtean gehienez […]

irakurri gehiago →

Eusko Jaurlaritzako ikuskizunen araudi berriaren bitartez tabernetako kultur ekitaldiek jasango dituzten murrizketen aurrean, Arteak Ireki plataforma sortu dute artistek, eta dekretua bertan behera uzteko eskatu. Iñaki Landak azaldu digu instituzioetako ateak jo dituztela, atzo bertan ere, Legebiltzarrean izan baitziren EHBilduren proposamenaren bozketa hurbiletik jarraituz. Honez gain, Martxoaren 23rako kultur ekitaldiak antolatzeko deia egin dute plataformatik. […]

irakurri gehiago →

Bilbo aldera jo dugu irratien tartea, 97 irratiaren eskutik. Loraldia festibalari buruz aritu zaigu Patxi Gaztelumendi, eta baita Arteak Ireki mugimenduari buruz ere. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Arabara jo dugu irratien tartean, Hala Bedi irratiko Jonen eskutik. Gasteizko okupazio bulegoa, Martxoaren 8ko greba feministaren bueltako albisteak, Martxoaren 3a, Mercedeseko kaleratzeak, Garoñaren lokatz erradiaktibo isurketak, eta Arteak Ireki plataformaren protestak izan ditugu hizpide, besteak beste.

irakurri gehiago →

Arteak Ireki, gure kultura babesteko

otsaila 14, 2019 | 0 Komentarioak

“Arteak ireki” plataformak tabernek aurrerantzean hilabetean ikuskizun bat antolatu ahal izango dutela salatu du performanxe ikusgarri batekin gaur goizean Gasteizen. Urtean 12 ikuskizun antolatzera mugatu nahi du erregelamenduak kultura, beraz. Plataformaren eta aldarrikapenen berri eman digu Iñaki Landak.

irakurri gehiago →

Irratien tartea Arabara jo dugu Hala Bedi irratiaren eskutik. Amurriora begira jarri gara lehenik eta behin: Julen Ibarrolaren ongi etorria, Ezker Abertzaleko familia baten baserriari tiro egin zion polizia nazional jubilatuaren etxean aurkitutako armak, eta Galder eta Aitorren atxiloketak izan ditugu hizpide, alde batetik. Bestetik, LABek elkarrizketa sozialerako mahaia eten izana, kontzertuen murrizketa, Gasteizko eskalatzaileen […]

irakurri gehiago →