Hitzen lihoa iruten

KKinzona Irratia

HITZEN LIOA HIRUTAN – Pony Bravo

ekaina 26, 2017 | 0 Komentarioak

Kaixo arrosaxale! Gaur burutu dugu denboraldiko azken HITZEN LIOA HIRUTAN irratsaioa. Dakizuen bezala, musika letrak irakurri eta gure interpretazioa egiten dugu KKinZonako estudiotik. Gaurkoan, guztion zorionerako bi gonbidatu ilustre batu zaizkigu eta, Pony Bravo talde andaluziarra izan da elkartzearen aitzakia nagusia. Haritz eta Jonekin batera talde bikain honen hainbat kanta-letra irakurri-aletu-entzun ditugu. Hauxe da zerrenda: […]

irakurri gehiago →

HITZEN LIOA HIRUTAN – Sofa

ekaina 17, 2017 | 0 Komentarioak

Gaurko HITZEN LIOA HIRUTAN erabat desberdina izan. Musika letrak izan ohi ditugu aztergai gurean baina, gaurkoan talde istrumental bat ekarri dugunez ezin letrez aritu. Sofa talde zarauztar-zumaiarra izan da protagonista eta beraien musikan arreta jartzeaz gain, abestien izenen inguruan jardun gara. Kanta hauek aukeratu ditugu: 1.- Triziklo (II, 2017). 2.- Ñu (I, 2015). 3.- Lanperna […]

irakurri gehiago →

HITZEN LIOA HIRUTAN – Beti Mugan

ekaina 5, 2017 | 0 Komentarioak

Bi aste igaro ostean, HITZEN LIOA HIRUTAN irratsaio berri bat egin genuen. KKinZonako estudioan murgildu eta Beti Mugan talde hondarribitarraren letrak interpretatzen saiatu gara. Beste behin ere, Martxel Mariskalen letrez aritu gara eta plazer bat izan da oraingoan ere bere hitzen munduan murgiltzea. Hauexek izan dira irakurri-entzun-aztertu ditugun abesti-letrak: 1.- Moztu ilea (Underribi, 1994. Basati […]

irakurri gehiago →

HITZEN LIOA HIRUTAN – El Corazón del Sapo

maiatza 19, 2017 | 0 Komentarioak

Iepa arrosaxale! Gaurko HITZEN LIOA HIRUTAN irratsaioa, El Corazón del Sapo talde aragoiarrari buruzkoa izan da. Gozatu ederra hartu dugu. Ea gustatzen zaizuen. Hauek, izan dira entzun-irakurri-aztertu ditugun abesti-letrak: 1.- Bailando en as eras d’o buco (La casa magnética, 2000). 2.- Circulos de cera (La imaginación contra el poder, 1994). 3.- La noche de los cristales rotos […]

irakurri gehiago →

HITZEN LIOA HIRUTAN – Ttun Ttun Brigade

maiatza 5, 2017 | 0 Komentarioak

Kaixo arrosaxale! Aspaldiko partez itzuli gara KKinZonako estudiora. Gaurko HITZEN LIOA HIRUTAN errioxar talde serio bati buruzkoa izan da. Ttun Ttun Brigade talde lotsagabe eta  bikainaren musika eta letrak entzun-irakurri-aztertu ditugu. Barrea, dantza eta batez ere, euforia nagusi gaurko bi lianteongan. Ederki pasatu dugu! Hauxe osatu dugun zerrenda: 1.- Intro (P&TTB Cover), (vol. 1). 2.- […]

irakurri gehiago →

HITZEN LIOA HIRUTAN – Gartxot

apirila 8, 2017 | 0 Komentarioak

Kaixo arrosaxale! Aste honetan ez gara elkartu HITZEN LIOA HIRUTAN berri bat egiteko. Beraz, gure artxibategiko irratsaio bat ekarriko dizugu atari honetara, entzule. Gartxot bakarlari bikainari buruzko saioa osatu genuen orain bi urte inguru eta espero gustokoa izatea. Bi asteko oporrak eta gero, itzuliko gara KKinZona irratira.  

irakurri gehiago →

HITZEN LIOA HIRUTAN – Jupiter Jon Garbiñerekin

martxoa 24, 2017 | 0 Komentarioak

Kaixo irratixale! Osatu dugu aste honetako HITZEN LIOA HIRUTAN irratsaioa. Gaurkoan, gonbidatu berezi eta guzti. Garbiñe izan dugu KKinZonako estudioan: Andoaindar musikazale, aditu, entzule fidel eta laguna. Eztarria urratu xamar baina, hala ere fin-fin Jupiter Jon–en (Eta metaforak greba egin zeben… , Bidehuts 2015) letrak xehetzen. Esker anitz Garbiñe! Plazer bat izan da. Hurrengo baterako […]

irakurri gehiago →

Bi aste eta gero, hemen gara KKinZonako lianteak! Oraingoan HITZEN LIOA HIRUTAN irratsaioan, Anari taldearen Zure aurrekari penalak (Bidehuts,2015) diskoa izan dugu hizpide. Abestien aukeraketa egiterakoan zenbait zalantza izan ditugunez, gaurkoan lehen bost abestiak irakurri-entzun-aztertu ditugu. Hurrengo batean falta diren lau abestietan eta Epilogo bat (Bidehuts, 2016) diskan murgilduko gara. Hau da gaurko zerrenda. 1.- […]

irakurri gehiago →

HITZEN LIOA HIRUTAN – Big Boy Jonekin

otsaila 25, 2017 | 0 Komentarioak

Kaixo arrosaxale! Aste honetako HITZEN LIOA HIRUTAN, Big Boy talde zumaiarraren ingurukoa izan da. Entzunaldi eta analisirako, KKinZonako estudioan izan dugu gonbidatu ilustre bat: Jon Urzelai laguna, KKinZonako 1215. katea irratsaioko esataria, kazetaria eta musika aditua, hain zuzen ere. Esker mila Urze! Big Boy eta Zapasalto disketako, kantu interesgarri bezain dibertigarri hauek aztertu-irakurri-entzun ditugu: 1.- […]

irakurri gehiago →

HITZEN LIOA HIRUTAN – Borrokan

otsaila 12, 2017 | 0 Komentarioak

Kaixo irratixale! KKinZona irratian estudioko arazoekin jarraitzen dugu eta oraingoz, ezin dugu zuzeneko irratsaiorik egin. Beraz, HITZEN LIOA HIRUTANeko artxibora jo dugu, eta orain bi urte inguru eginiko irratsaioa da berehala entzungo duzun hau. Orduko hartan, Borrokan talde beratarraren Hitzez ulertu ezin dena omendu nahi nuke. Oraintxe! diskoa izan genuen hizpide. Hainbat kanta-letra irakurri-aztertu-entzun genituen. Hementxe zerrenda: […]

irakurri gehiago →