Gaztetxeko kontzertuak

Gaztetxeko kontzertuak (KKinzona Irratia)

KKinzona kontzertuak [MARA] zuzenean Bixamona Fest 10.

urtarrila 7, 2019 | 0 Komentarioak

Pasa den uztailaren 1ean ospatu genuen Bixamona Fest! jaialdiaren 10.edizioa. Baita ondo ospatu ere. Hasteko Igor Arzuagaren Mara bakarkako proiektua izan genuen oholtza gainean (euria egin zuen eta lurra busti zitzaigun). Gozatu bada Kkinzona irratiak antolatuta jaialdiaren zati eder hontaz!

irakurri gehiago →

Mikel Uraken Urretxuarra dela pentsa dezake batenbatek. Ba ez! Bilbotarra da baina gustoko du Urretxu-Zumarragako eszenatokiak zapaltzea eta pasa den igandean Gaztetxean izan genuen bere diska berria aurkezten. Oraingoan taldearekin gainera, Mikel Urakenen bertsio rockeroa eta astuna eskaintzen. Hona hemen argazki bat eta audioa. On egin!

irakurri gehiago →

Urretxu-Zumarragako Gaztetxeko kontzertuak: [ ABEREH ]

apirila 13, 2018 | 0 Komentarioak

Pasa den igandean kontzertu ederra izan genuen Urretxun kokatua dagoen GazteleKUan. Kontzertua Abereh bakarlari Balmasedatarrak ireki zuen, goxo-goxo hartu gintuen bere altzoan. Hemen duzue zuzenekoa entzungai.

irakurri gehiago →

Urretxu-Zumarragako Gaztetxeko kontzertuak: [API UIZ]

martxoa 26, 2018 | 0 Komentarioak

API UIZ Bordeleko taldearen kontzertua duzu hemen, 2017 azaroaren 25ean ospatu zen GazteleKUn. Jende asko hurbildu zen Urretxuko urola trenaren geltoki zaharrera eta erritmo azido eta jostariekin ederki gozatu ahal izan genuen. Gozatu zuk guk egin genuen bezala, on egin!

irakurri gehiago →

Sortzaile eta abeslari berriak iada hemen daudelako; SORTU DIRA BESTEAK jaialdiaren 2. edizioa ospatu zen Zumarragan, Urretxu-Zumarragako Gaztetxeak eta KKinzona irratiak antolatuta. Hemen audio guztiak entzungai.   Mikel Uraken Eneritz Furyak Hatxe Errime Seitan Xendarineko Ahizpak

irakurri gehiago →

Kontzertu gogoangarria bizi ahal izan genuen pasa den ostiralean (2017-12-23) Urretxuko Santa Barbara ermitan. Giro ederrean gozatu ahal izan genuen zuzeneko eder hau, gabon giroan eta eliza baten barnean. Isuo Sasiia eta Ketz bikoteak beren sorkuntza berrien lagin bat utzi ziguten klasiko batzuez mamituriko zuzeneko goxo batean. Gozagarritasunaren gorazarre etengabea dudarik gabe! Hemn duzue elizan […]

irakurri gehiago →

Bixamona Fest 9. edizioa ospatu genuen pasa den uztailaren 3an, Zumarragako festetan Txoznetako egitarauaren baitan. Hemen duzuen festibalean parte hartu zuen LAS CHINCHETAS talde nafarraren zuzeneko audioa entzungai. Gozatu!

irakurri gehiago →

KKINZONA irratiak egiten duen festa itzela da BIXAMONA FEST. Uztailean egin genuen 9. edizioa eta bertan hainbat taldek jo zuten zuzenean ikusleen gozagarri. Oraingoan Oki Moki Getariarrak dakarkizkizuegu. Gozatu! Badakizue, bideoren bat ikusi nahi izan ezkero jo kkinzona.eus web gunera.

irakurri gehiago →

Urretxu Zumarragako Gaztetxeko kontzertuak: [MUSKULO]

abuztua 31, 2017 | 0 Komentarioak

Bixamona Fest jaialdiaren 9. edizio ospatu genuen pasa den uztailaren 3an, Zumarragako festetan Txoznagunean. Kkinzona irratiak antolatutako jaialdian Oiartzungo Muskulo taldea izan genuen. Hemen duzue audioa entzungai. On egin.

irakurri gehiago →

Oraingoan Zumarragako festetan Txoznen egitarauaren barruan ospatzen den Bixamona Fest jaialdiko audio bat dakarkizuegu. 2017ko uztailak 3an, astelehenean ospatu genuen 9.edizioa, kkinzona irratiak antolatzen duen 9.festa itzel hau. Afaltzeko paella, hanburgesak eta parrilada izan genuen, itzela. Musikak erabat lagundu zuen festa borobiltzen, hemen duzue TRILITRATE hirukote Galiziarraren zuzenekoa, benetan gozagarria.

irakurri gehiago →