A Desalambrar

no image

Adesalambrar, irratsaio internazionalista 12/06/05

ekaina 6, 2012 | 0 Komentarioak

PlayPlay

Gaurko programan asteari errepaso laburra eman ondoren Berria egunkariak Kanariar uharteetako independentismo Guantxeari buruz kaleraturiko artikulu interesgarria irakurri dugu. Artxipielago Afrikarrean mugimendu nazionalistak duen eragina eta bere bilakaera aztertzen dira. Ondoren Argian argitaraturiko “Ekonomia berdeak… berdetik izena baino ez” izan dugu hizpide, hil honetan izango den Garapen Jasangarriari Buruzko Nazio Batuen Biltzarraren (Rio +20) harira. […]

irakurri gehiago →
no image

Adesalambrar- 2012/05/31

maiatza 29, 2012 | 0 Komentarioak

Asteko kronikan, meatzeetako protestan poliziak hil dituen bi lagunen berri eman dugu,  Azadawadeko Estatu islamikoa sortu dute Tuaregek, eta Egipton, diktadura zaharraren eta islamismoaren artean daude bigarren buletaren zain. Greziak borrokan jarraitzen du eta oragin honetan kazetarien txanda izan da. Turkiak Kurdistango Herri konfederazioko ustezko 34 kide atxilotu ditu eta Europako herrialdeak Siriaren enbaxadoreak kanporatzen […]

irakurri gehiago →
no image

Adesalambrar-2012/05/22

maiatza 22, 2012 | 0 Komentarioak

Asteburuan Serbian izan diren hauteskundeekin hasi dugu gaurko kronika, Diego Cañameroren atxiloketaren berri ere eman dugu, Hollanden lehen erabakiak Afganistanen inguruan eta Palestinako Hamas eta Al-Fatahren elkarrizketak berrartuko direla. Azkenik, gaur preso saharar batek gose greba hasi duela aipatu dugu. Sahararen gaiarekin jarraitu dugu. Maiatzaren 20a egun seinalatua izan baitzen Sahararko herriarentzat, Frente Polisarioaren 39. […]

irakurri gehiago →
no image

Adesalambrar120515-NAKBA eguna

maiatza 16, 2012 | 0 Komentarioak

Gaur, maiatzak 15, Nakba eguna edo Palestinarren hondamendi eguna da. Hori dela eta, gaurko saioan Palestina herria izan dugu protagonista. Hasteko, Palestinan gertatu berri diren kontuk ekarri ditugu. Ondoren,  Mousa Abu Mariak Euskal Herrian, eta kasu honetan, Hala Bedin egindako bisita aprobetsatuz egindako elkarrizketa izan dugu. Bera Beit Ommar herrikoa da eta bereziki herritarren erresistentzia […]

irakurri gehiago →
no image

A Desalambrar irratsaioa 2012-04-17

apirila 19, 2012 | 0 Komentarioak

A Desalambrar irratsaioaren saio berria. Palestinako preso politikoen gose greba eta irrati legedia aipagai aste honetan.

irakurri gehiago →
no image

martxoa 28, 2012 | 0 Komentarioak

Gaur Palestina aldetik hasi dugu bidaia. Marwan Barghoutik herri erresistentzia mugimendu handi baten deia egin du; Galizian berriz, Auzitegi nazionalak “terrorismoa” egotzi die Resistentzia Galegako sei kideri; PPk lehen aldiz irabazi du Andaluzian, baina gehiago osorik gabe, Asturiasen PSOE gailendu da; Lanaren Nazioarteko erakundearen txosten batek proiektu erraldoiek jatorrizko herriengan duen eragina jaso du ; […]

irakurri gehiago →
no image

Adesalambrar-2012/03/13

martxoa 13, 2012 | 0 Komentarioak

Gaurko Adesalambrar irratsaioan, askotan egin ohi dugun bezala herrialde ezberdinetatik egin dugu bidaia, eta leku horietatik berriak ekarri ditugu gurera. Israel eta ekintzaile palestinarren su-etenetik hasi, eta Afganistan aldetik etorri zaizkigun heriotz soinuetara, Bereberreak Marokon izaten ari diren liskarrak, eta El Salvadorreko hauteskundeak aipatu ditugu eta azkenik, Kataluniatik 2014an independentzia erreferenduma egiten saiatuko direla. Ondoren […]

irakurri gehiago →
no image

Adesalambrar-2012/03/06

martxoa 6, 2012 | 0 Komentarioak

Asteko kronikarekin hasi dugu saioa eta ondoren elkarrizketa izan dugu. Gaur iluntzeko 19:00etan Bilbon egin den elkarretaratzearen inguruan eta arrazoiaren inguruan izan da (Colombiako biktimen eskubideen alde eta lurren leheneratzearen alde). Bukatzeko Txente Rekondok kolaborazioa egin digu. Berak Iran eta Errusiako hauteskundeeen inguruan eta beste kontu batzuen inguruan hausnarketa egin digu.

irakurri gehiago →
no image

Adesalambrar-2012/02/28

martxoa 1, 2012 | 0 Komentarioak

2012ko otsailaren 28ko Adesalambrar irratsaioan Diego Cañameroren elkarrizketa izan dugu (Info 7tik hartuta) eta ondoren Gasteizen Sahar Francis, Addameer erakundeko kideak emandanko hitzaldia itzuli dugu.

irakurri gehiago →
no image

2012ko Euskal Herriarekin Elkartasun Astea

otsaila 15, 2012 | 0 Komentarioak

Aurtengo Euskal Herriarekin Elkartasun Astea ate joka dugula eta adesalambrar irratsaioan Askapenako kide bat izan genuen. Azaldu zigunez ekimenak  Euskal Herriaren “ahotsa eramatea” du xede. Otsailaren 18 eta 26 artean burutuko dira ekintzak Europa eta Ameriketako herri eta hiri ezberdinetan. Hitzaldi, mahai inguru, pelikula proekzioak, manifestazioak, jaialdiak.. hamaika modutan helaraziko diote gure herriari elkartasuna. Dinamika […]

irakurri gehiago →