Xeresade

Xeresade

Gaurko Xerezaderen ale berrian “Zergatik idazten dudan” George Orwell idazlearen testua euskara ekarri du Ane I.Moralesek. Idazle oparoa izan zen baina 1984 (ingelesez Nineteen Eighty-Four) (1949) liburuak egin du oso ezagun,  bere bizitzaren azken urteetan idatzia eta bere heriotza baino denbora gutxi lehenago argitaratua eta zeinetan “Anaia Nagusia” kontzeptua sortuko zuen. “Orwelldar” adjektiboa erabili ohi […]

irakurri gehiago →

XEREZADEREN ARTXIBOA: Apostu arriskutsuak

urria 23, 2017 | 0 Komentarioak

Bi lagun aurrez aurre. Bata ardotan aditua, bestea burtsako artekaria. Afari primerakoa, ardo bikainak, konpainia ezin hobea… Baina nahikoa ez nonbait, eta hor hasi dira, ea nork handiagoa. Apustua, jakina.

irakurri gehiago →

XEREZADEREN ARTXIBOA: MARI GIZEN, Guy de Maupassant

uztaila 1, 2016 | 0 Komentarioak

MARI GIZEN, Guy de Maupassant Xerezade isilago ibili da azken aspaldion, eta gaur, aurreko isilunea apur bat berdintzeko, XIX. mendeko ipuingile handienetako baten istoriorik famatuenarekin gatoz: «Mari Gizen», Guy de Maupassantena. Autoreak bi ataletan argitaratu zuen lehenengoz ipuin hau, eta guk ere bi zatitan emango dizuegu. Izan ere, ipuin luzea da, baina lasai: ez zaituztegu […]

irakurri gehiago →
no image

XEREZADE: Enperadore eroa.Joseba Sarrioinandia

azaroa 13, 2015 | 0 Komentarioak

Gaur Xerezade antzinako Txina urrunera joan da Joseba Sarrionandiaren eskutik, “Enperadore eroa”ren istorioa entzutera. Bi indar aurrez aurre: enperadorea eta artista, boterea eta sormena, agintea eta askatasuna. Eta Su Tao, ehulea eta gidaria. MUSIKA (kanta, artista) 1.- “Chinese Road”, Olga Scotland 2.- “Chinese Market” (gong soinua), Square Meters 3.- “Oriental”, Celestial Aeon Project 4.- “Sentimental”, […]

irakurri gehiago →
no image

XEREZADEREN ARTTXIBOAK: Oinkada Misteriotsuak

otsaila 11, 2015 | 0 Komentarioak

Euri, inetazi eta trumonada egun hauetan soinuz betetzen zaigu etxea: haizea uhurika zirrikituetatik, uraren tapa-tapa kristaletan… badirudi gauzek berba egin nahi digutela. Gaurko ipuinean ere garrantzi handia dute soinuek, zehatzago esanda, hotel bateko karraju batean entzuten diren oin hots harrigarriek. Zein lotura ote dute pauso estrainook Vernon Hotelean “Benetako Hamabi Arrantzaleen Klub”aren afari esklusiboan gertatutakoarekin? […]

irakurri gehiago →
no image

XEREZADEREN ARTXIBOAK: YMAREN AMETSA, Thomas Meehan

urtarrila 20, 2015 | 0 Komentarioak

Afari, bazkari eta zintzur bustitze etengabeen sasoi honetan, guk ere gure xanpain kopatxoa jaso gura izan dugu gure entzule guztiekin soltizioa edo urte zaharra edo berria edo dena delakoa ospatzeko, irribarre batez ospatu ere. Sozializazio destroyerreko egun hauetan sarri gertatzen zaigu jende berria ezagutu beharra, baita guk geuk bitartekari lana egitea eta ezezagunak elkarri aurkeztea […]

irakurri gehiago →

Gaur Xerezaderen Artxiboan atal berezi bat daukagu, gure ohituraz bestela haur ipuinak dakartzagu eta. Gure lagun Elaia Larrinagari eta Martin Roqueri eskaintzen dizkiegu, baina entzule helduok ere zuen etxeko edo inguruko txikiekin batera entzun ditzakezue disimulorako, eta disimulurako diogu, ze ondo baino hobeto dakigu zuen barruan oraindik ere bizi dela behinolako kakanarru piruletajale hori. Beraz, […]

irakurri gehiago →

Gatazka konpon dezakeen bakarra maitasuna da… Maitasuna? Zer da? Inon den analgesikorik naturalena Maitasuna. Burroughsen egunerokotik (97/07/30) Xerezaderen Artxiboan William S. Burroughsen «Apaiza, halaxe deitzen zioten». Itzultzailea: Danele Sarriugarte Ahotsa: Edu Lartzanguren

irakurri gehiago →
no image

XEREZADE: ordubetean;kate Chopin.

urria 22, 2014 | 0 Komentarioak

Louisianara hurbildu gara berriz ere gure lagun Kate Chopin-i bisita egitera. Asti gutxirekin genbiltzala eta, apur bat lotsaturik galdetu genion ea kontatuko zigun ipuin laburren bat, ondo genekien-eta tamainak ez diola arduratzen, eta Chopin andreak ederto aseko zituela gure premia grinatsuak. Eta halaxe izan. «Denbora laburrean mundu bete gauza gerta daitezke», esan zigun. Ikusi bestela […]

irakurri gehiago →

Xerezaderen Artxiboan, William Fryer Harvey-ren “Abuztuko beroa”. …Gaur izan da, uste dut, nire bizitzako egunik harrigarriena, eta gertaerak oraindik ere buuran bizi ditudala, paperean jarri nahi ditut ahalik eta argien. Hasteko eta bat, esan dezadan nire izena dela James Clarence Withencroft… Itz.: Ana I. Morales MUSIKA (kanta, artista, albuma): 1.- “The Evil Sustained”, Opus Vertigo, […]

irakurri gehiago →