Lur eta Murmur: Intervegas

Published On 13 urtarrila, 2020 | By Lur eta Murmur 97-irratia | Lur eta Murmur

Intervegas Federazioa 2015ean sortu zen, Granadan, “Elikadura Burujabetza, ingurumen hezkuntza eta lurraldearen iraunkortasunaren alde” aldarrikapenenpean. Bertan, Estatu espainoleko erkide guztietako lehenengo sektorearekin zerikusirik zeukaten ordezkariak batu ziren eta 10 puntutako Ituna sinatu zuten. Bertan, hurrengo konpromezuak jasotzen zituzten, besteak beste:

– Lurraren babesa eta honetarako behar diren beste arau aldaketak egitearen beharra.

– Lehenengo sektorearen dinamizazioaren beharra.

– Baserritarren lanari aitortza

– Nekazal lurralde historikoen defentsa

Azken bost urtetan topaketak ospatu dituzte urtero erkidego ezberdinetan, proposamena borobildu nahian, eta lanak “Lege Organiko Proposamena”-ren forma hartu du: Balio Agrologiko Handiko lurrak eta Nekazal Intereseko Lurrak babesteko lege organiko proposamena  hain zuzen, eratu berri den Espainiako Kongresuan aurkeztuko dutena, onartua izan dadin. Proposamenak hartuko duen ibilbideari buruz jakiteko Javier Alonso Magaz Intervegas-eko koordinatzailearekin egin dugu berba.

 

 

Like this Article? Share it!

Comments are closed.