PIPERPOLIS: Urtz taldeak Zabaldu ateak lan berria aurkeztu digu

Published On urria 9, 2019 | By Piperpolis BILBO HIRIA IRRATIA | Piperpolis

Gaurko saioan Xabi Camareroren bisita izan dugu, Urtz taldeak lan berria argitaratu zuen martxoan, kantu berriak entzun eta lana ezagutu dugu. Pasaian sortu zen Urtz musika talde, 1988. urtean. Sorrera hartatik 31 urte pasatu direnean lan berri bat kaleratuko du taldeak, Zabaldu ateak izenburupean. Taldearen zortzigarren diskoa da. Xabier Camarero da hastapenetatik taldean jarraitzen duen musikari bakarra, eta berak azaldu duenez, azken lanak Urtzen berezko izaerari eusten dion arren, doinu berritzaileak eskainiko ditu taldera bildutako musikari berriei esker. Ander Hurtado de Saratxo perkusionista, Dani Vicente gitarrista eta Jorge Sanchez baxu jotzailea gehitu dira taldera oraingoan.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.