KORRIKA 21: 2. eguna

Published On apirila 5, 2019 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Gaur, apirilak 5ean, egunak argitzearekin batera heldu da Korrika Tuterara. Bertan Argia Ikastolako umeek lekukoa eraman eta kaleak kolorez eta doinuz bete dituzte Korrikaren furgonetaren atzetik. Aurrera segi eta Korrikak 21ek Arguedas eta Valtierra ere igari ditu. Bertan Errigorako ekoizleek hartu dute lekukoa.

Cadreitan ere entzun da Klikaren oihartzuna. Hantxe Garabideren txanda izan da eta hiru Kilometroz Hizkuntza Indigenen omenez eta hizkuntza eskubideen alde egin dute Korrika.

Faltzeserako bidean Iruñeako Sasoia-ko pentsionista eta erretirodunen elkarteak batu da Korrikara eta euskararen aldeko beren konpromisoa erakutsi. Faltzesera heltzean ongietorri beroa eman diote lasterketari herriko ume eta gurasoek, txalaparta doinuek lagunduta.

Erriberrira gerturatu ahala, jende gero eta gehiago batu zaio ekimen erraldoi honi eta Tafallarrek harrera beroa egin diote. Herriko kaleetan barrena sartu da euskara eta AEKren aldeko aldarri artean.

Iluntzean Zangotzaldera jo du karabana koloretsuak eta gauetik bihar arte Piriniotan egingo du aurrera.

Entzungai duzue Zebrabidean egindako kronika ere!

Like this Article? Share it!

Comments are closed.