Arrosa Jardunaldiak martxoaren 23an Urretxu – Zumarragan

Published On martxoa 13, 2019 | By Arrosa | Arrosa Berriak, BERRIAK

2002. urtean sortu zen Arrosa Sarea eta egun 23 irrati biltzen dituen federazioa da, non, askotariko irratiak biltzen garen: irrati libreak, udal irratiak, (herrialdeko irratiak) eskualde mailakoak, irrati nazionalak … 2012. urtean Bergarako gaztetxean lehen topaketak egin eta gero, urtero, Euskal Herriko txoko ezberdinetan ospatu dira: Zarautz, Gernika, Bilbo, Gasteiz, Baiona eta Ondarru.

Ikasturte honetan Urretxu eta Zumarraga artean izango dira Arrosa Jardunaldiak. Bertan, hitzaldiak, bazkari mundiala, bazkal osteko kuña lehiaketa eta furor, herri poteoa eta kontzertuak izango dira, Chaval valentziarrak eta Donostiako Arrotzak hirukotea.  Topaketei amaiera emateko Dj Turtukiña bergararrak izango dira gozagai.

 

Like this Article? Share it!

Comments are closed.