LANAREN EKONOMIA: Mundu mailako ekonomia, motelagoa eta pentsioak aztergai

Published On urtarrila 11, 2019 | By Lanaren ekonomia | Lanaren ekonomia

Gaurkoa saioan Endika Albort Amundarain eta Jon Bernat Zubirik bi gai izan dituzte hizpide. Askok urte berria itxaropentsu hartzen dutu, bukatutako urtearen alde ilunak atzean utzi nahian. Hainbatek burua altxatu eta 2019ra begira jarri da: zer ekarriko du errima zaila duen urte honek? Joxerra Senar kazetariak egindako elkarrizketan, hainbat adituk euren aurreikuspenak egin dituzte.  Paradigma politiko berria, aberastasunaren banaketa, Alemania, inflazioa, diru politikaren norabidea eta Trump markatu dute puntu garrantzitsu bezala. Zentzu horretan, Laboral Kutxako ikerketa zuzendariak barne kontsuma gure ekonomia hazkundearen oinarria izan da, eta honen iritziz, nahiz eta apur bat ahuldu den, oraindik indarra du. Hala ere, kontutan hartu behar da inbertsioan eragina duten eskuineko populismoak eta Brexita, inberstioan eragin dezaketenak. Hor Trump eta beren politikak aurki ditzakegu, beste batzuen artean Txinarekin hasi duen merkataritza gerra ez baita ona inorentzat.  Egitura atalean Jon Bernat Zubirik pentsioak izan ditu aztergai. Elkarrizketaren atalean Jon Las Heras, EHUko ikerlaria eta ICEAko kidea izan da. Demokrazia sindikaturik gabe? DHL-Mercedeseko langileek EZETZ esan diote eskala bikoitzari artikulua aztertu dute.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.