SOINUGELA: “Sitting on Top of the World”-en 16 bertsio, Trojan Records-ek 50 urte #PedroEliasIgartua

Published On urria 4, 2018 | By Soinugela BILBO HIRIA IRRATIA | Soinugela

Gaurko urrezko kantua 1930ean Mississippi Sheiks taldeak grabatutako Sitting on Top of the World dugu, denborarekin klasiko a bihurtutakoa, blues, folk, country, bluegrass, rock eta jazz esparruetan. Walter Vinson eta Lonnie Chatmon-ek konposatu zuten eta hiru minutu eta hamar segunduan grabatu zuten. Kantu honetan baikortasuna adierazten da, nahiz eta garai gogorrak izan. Agian ez da benetako blues bat, baina ibilbide horretatik joan da ere bai. 2018an, AEBetako Kongresuaren Liburutegiak aukeratu zuen kantu ahu grabazioetako erregistro nazionalerako, kultura, historia eta artearen ikuspuntutik oso esanguratsua izateagatik. 16 bertsio entzun ditugu:

  1. The Mississippi Sheiks (1930)
  2. Leroy Carr & Scrapper Blackwell (1929)
  3. Tampa Red (1929)
  4. Ray Charles (1949)
  5. Howling Wolf (1957)
  6. Grateful Dead (1966)
  7. Cream (1967)
  8. Doc Watson (1964)
  9. Nitty Gritty Dirt Band (1989)
  10. Bob Dylan (1992)
  11. Taj Majal (1993)
  12. Jack White (2003)
  13. Bill Frisell (2002)
  14. Chris Smither (2018)
  15. The Wandering (2012)
  16. Bob Wills (1935)

1968an Trojan diskoetxea sortu zuten Ingalaterran, Jamaikako musika argitaratzeko. Liburu potoloa eta disko ugari kaleratu dira aurten, Trojan Records-ek izan zuen garrantzia ospatzeko. Agiritegi bukaezina dute eta guk bertatik ale batzuk aukeratu ditugu entzuteko:

The Liquidator (The Harry J All Stars), Je t’aime (The Harry J All Stars), Return of Django (The Upsetters), Double Barrell (Dave & Ansell Collins), Angel of the Morning (Joya Landis), My Willow Tree (Alston Ellis).

 

Like this Article? Share it!

Comments are closed.