SOINUGELA: The Runaways, Neil Young, Eskorbuto, Chris Hillman, Tiken Jah Fakoly

Published On ekaina 19, 2018 | By Soinugela BILBO HIRIA IRRATIA | Soinugela

Eskorbutoren Maldito país kantuarekin hasi garen arren, gaurko urrezko kanta Kaliforniako The Runaways taldeak egindakoa dugu. 1976an kaleratu zuten euren lehendabiziko grabazioa. The Runaways, Kim Fowley-ek sortua, neskatilek sortutako lehenengo rock taldea izan zen. Cherry Bomb izeneko abestia taldearen lehenengo singlea izan zen. Blackmail B aldean zetorren kanta, baita Lou Reedek konposatutako Rock’n’roll eta You Drive Me Wild ere entzun ditugu.

Neil Young-en bi CD berri kaleratu dira udaberrian. Lehenengoa, azken urteotan bere banda den Promise of The Real taldearekin sortutako Paradox izenekoa, Daryl Hannah-ek zuzendutako izen bereko filmari soinu banda jartzen dion abesti bilduma dugu. Bertatik aukeratu ditugun kantuak: Many Moons Ago in the Future, Show Me, Peace Trail, Pocahontas, Cowgirl Jam, Baby What You Want Me to Do? eta Happy Together.

Neil Youngek Los Angelesen Roxy aretoan kontzertu batzuk eskaini zituen irailean 1973an, orduko babes taldea edo backing band-a zuen Santa Monica Flyers taldearekin Roxy – Tonight’s the Night Live, izeneko diskoan kaleratu berri dute emanaldi horietako abesti batzuen bilduma, 2018ko otsailean. Bertatik entzun ditugunak: Tonight’s the Night, Albuquerque eta Roll Another Number (For the Road).

Tiken Jah Fakoly Boli Kostako musikaria da baina Malin bizi da erbesteratuta. Jamaikako Kingstonen grabatu zituen reggae kantu klasiko batzuk eta gero Bamakon Afrikako musika tresnak gehitu zituen. Emaitza Racines bilduma dugu. Entzun ditugun kantuak:  Is It Because I’m Black? (Ken Boothe-rekin), Get Up Stand Up (U-Roy-rekin), One Step Forward (Max Romeorekin) Slavery Days, Police And Thieves eta African.

Chris Hillmanek 1976an eta 77an Slipin’ Away eta Clear Sailin’ LPak kaleratu zituen bakarkako lan moduan. Orain biak CD batean argitaratu dira. Kantuak: Step on Out, Slipin’ Away, Clear Sailin’.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.