SOINUGELA: Javier Corral, “Jerry” musika kazetari bilbotarrarekin solasean

Published On apirila 14, 2018 | By Soinugela BILBO HIRIA IRRATIA | Soinugela

Gaurko Soinugelan Javier Corral, Jerry goitizeneko bilbotar kazetariarekin egon gara musikaz berba egiten. Muskaria aldizkarian hasi zen bere bidea eta, hortik aurrera, hiru hamarkada eta erdiz izan dugu gure musika eszenaren kronista, Bilboko Herri Irratian eta beste hainbat hedabidetan.Pedro, Jerry, Topper Headon eta Joe Strummer, 1981eko maiatzean Donostian egindako argazkian

Azkeneko urteotan, gainera, Izar & Star kontzertu sortaren antolatzaile ibili da Jerry. Ehun kontzertu baino gehiago antolatu ditu dagoeneko. Gaurko kantutegia: Eskorbuto (Cuidado!), Hertzainak (Drogak AEKn), Ruper Ordorika (Sigarrillos amariyos), Undertones (She’s a Runaround), Pata Negra (Blues de la frontera), Kiko Veneno (Pájaros en el cable), Txuma+Rafa+Petti (Sutan nago), Audience (Ametsen eraiste neurtua), Cápsula (Sufragette City), Cancer Moon (Have You Seen It).

Like this Article? Share it!

Comments are closed.