SOINUGELA: Euskal Musika Kosmikoak, Josu Larrinagarekin solasean

Gaurko Soinugelan Josu Larrinagarekin egin dugu berba, iragan udagoienean argitaratu zuen Euskal musika kosmikoak liburuaren inguruan. Soziologia doktoretzarako berak egindako tesian oinarrituta dago liburua. Euskal musika kosmikoen historia soziala taxutzeko nolabaiteko argitasuna eman diezaguke Euskal Herrian iragan mendeko 60ko hamarkadatik oraintsu arte gertatu diren zenbait prozesuren inguruan.

Musika popularrak gure lurraldean gertatu diren zenbait aldaketa sozial islatu eta beste batzuetan iragarri, erraztu, bideratu, moldatu… egin ditu. Kantu ugari entzun ditugu gaurko saioan: Iñaki, zer urrun dagoen Kamerun (Zarama), Bartarratsian ezkongai nintzen (Sotero Erauzkin), Gazteri berria (Mixel Labegerie), Gernika (Mikel Laboa), Lau teilatu (Itoiz), Ariniketa arin (Izukaitz), Drogak AEKn (Hertzainak), Sarri Sarri (Kortatu), Zaindu maite duzun hori (Ruper Ordorika), Minaren funtsa (Anari).

Hurrengo podcasta

SAREAN ZEHAR: 227. edizioa

ig. Eka 18 , 2017