IRRATIEN TARTEA: Artea Oinez, pegatinen memoria eta kontrabandisten udalekuak

Hainbat belaunalditako punta-puntako 71 artista elkartu ditu aurtengo Nafarroa Oinezen Artea Oinez dinamikak. Jose Luis Zumeta artista omenduko dute eta haren bi artelan jarriko dituzte ikusgai. Iruñean izango da hilabetez erakusketa, eta maiatzaren erdialdetik aurrera Lesakan. Horren berri ekarri du Xorroxin irratiko esatari Amaia Eneterreagak gaurko irratien tartera. Horrez gain, Euskal Memoria Fundazioak egindako pegatinen bilketa eta osatutako erakusketa ere aipatu du. Amaitzeko, aurten lehen aldiz antolatutako kontrabandisten udaleku ibiltariari aipamena egin dio.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: ardura pisutsuegia jartzen al da gazteengan euskara normalizatzeko?

ar. Api 11 , 2017