I. Eizmendi: “Hizkuntza ohiturez, esaten diegunak baino, ikusten dutenak eragiten die gazteei”

Gaur egungo euskal haur eta nerabeak eleanitzak izango direla gauza jakina da. Gutxienez, hiru hizkuntza ikasiko dituzte: euskara, gaztelania edo frantsesa, eta ingelesa. Ez da orain arte gehienek hiru hizkuntza jakingo dituzten belaunaldirik egon Euskal Herrian. Eleanitza izatea, noski, ona izango da eurentzat. Beraz, gurasoek ere eleaniztasuna ikuspegi positibotik ulertu behar dutela uste du Iñaki Eizmendik eta seme-alaben bidelagun izatea dagokiela. Horretaz idatzi du Guraso.eus atarian eta Bergarako Txapa irrati librean ere eskaini ditu xehetasunak.

Hurrengo podcasta

HIRU KORTXEA: Stereo taldea gaurko gonbidatuak irratsaioan

ol. Ots 10 , 2017