Urtzi Urkizu, EITB berritzeko proposamenez, euskal komunikazio esparruaz eta telesailez

Europako estandarren pare egongo den espazio mediatiko bat sortzeko beharra ikusten du Elkarrekin Podemos koalizioak, eta horregatik EITBren legean hainbat aldaketa egiteko eskatu du. Legea sortu zenetik 35 urte betetzen diren honetan, gehiago ere izan dira aldaketa beharraz hitz egin duten indar politikoak. Gai horri erreparatu dio Urtzi Urkizuk gaurko komunikazioaren tartean. Horrez gain, Ezkerraberri Fundazioak antolatuta, atzo Bilbon euskal esparru komunikatiboaz egindako jardunaldia ere aipatu du. Amaitzeko, ETB1eko Go!azen telesailaren denboraldi amaiera aipatu eta Black Mirror ikusteko gomendioa egin du.

Hurrengo podcasta

SOINUGELA: Sharon Jones-i gorazarre, Charlie Rich, Rico Rodriguez

az. Ots 1 , 2017