IRRATIEN TARTEA: Sakanako politika, memoria eta kirol kontuak ekarri ditugu Beleixetik

Nafarroako hainbat herritan egingo dute euskal estatuari buruzko galdeketa datorren urtean. Sakanako kasuan, Altsasun, Irurtzunen eta Lakuntzan izango da. Horren berri ekarri du Sakanako Beleixe irratiko esatari Maider Beteluk gaurko irratien tartera. Horrez gain, Aranzadi zientzia elkarteko kideak Otsoportillon egiten ari diren indusketak eta larunbat honetan Arbizun egingo duten Oroimena ikuskizuna aipatu ditu. Agendaren atalean, larunbaterako Ospa mugimenduak Altsasun antolatutako mendi martxaz hitz egin du. Amaitzeko, kirol gaiei helduta, Asier Etxeberriak eta Josu Etxeberriak Nafarroako Erlojupeko Txapelketan lortutako garaipenaz, Lakuntza-Aralar mendi lasterketan Hamid Ben Douadek ezarritako markaz eta Adur Lasa pilotariaren debutaz aritu da.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: Frantziako lan erreforma; erdibiderik ba al da protesten eta politikarien artean?

og. Eka 16 , 2016