Herbehereetako dikeak, haurrak Interneten eta ‘Aire garbia’ plataforma, biharko ‘Gaur8’-n

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Amagoia Mujika astekariko arduradunarekin. Klima aldaketa medio, itsas mailaren gorakadari aurre egiteko Herbehereetako formula baliatzeko aukeraz egin duten erreportajea ekarri digu, batetik. Internetek aukera adina arrisku dituenez, seme-alabek erabilera seguru bat egiteko gurasoek kontuan izan beharreko puntuak aipatu dizkigu, bestetik. Elkarrizketaren tartean, erraustegia eraikitzeko aukeraren aurka Lasarten sortutako Aire garbia plataformako kideei egin dietena nabarmendu digu, amaitzeko.

Hurrengo podcasta

Katalanen galdeketaren urtemugaz eta Kortxoenearen eraispenaz hitz egin digu Mikel Elorzak

ol. Aza 6 , 2015