ZEBRABIDEA

Ekialde Hurbilera begira jarri gaitu Xabier Izaga kazetariak Gaur8 astekariaren biharko alea aurreratzeko. ISIS Estatu Islamikoaren agerpenarekin Al Qaedaren gainbehera ikusi zuten batzuek, baina adituen ustez, lehia horretan al Qaedaren estrategiak emaitza onak izango ditu epe luzera. Jose Angel Oriak horretaz egindako erreportajea nabarmendu du Izagak. Bestetik, Emaus Fundazioaren 35. urtemugaz Oihane Larretxeak egindako errepasparen […]

irakurri gehiago →

Musika kontuak ekarri ditugu gaurko irratien tartera. Otxalde musika taldeak bosgarren diskoa aurkeztu behar baitu, bihar, Beskoitzen. Hargatik, taldearen ibilbideaz errepasoa egiteko une polita irudituta, Gure Irratiako esatari Panpi Merkapidek hitz egin du Otxalde taldeko Beñat Eyherabiderekin.

irakurri gehiago →

“Ez idatzizko lege batek dio, kantari bat ez dela heldutasunera iristen pianoaren laguntza soilarekin kanturen bat grabatzen ez duen bitartean. Hori horrela bada, Petti heldu da, eta kasualitatea, aspaldi zor zigun disko rockeroaren baitan gertatu da”. Hori ez diogu guk, Andoni Tolosa Morau-k Berrian idatzia da, eta larunbat honetan Berako artistak Etxeko uzta taldearekin Donostiako […]

irakurri gehiago →

Zoritxarrez, eta egia izan ez arren, pertsona immigranteen aurkako aurreiritzi eta zurrumurruak errotuta daude gure gizartean. Gainera, ziurgabetasun eta austeritate garai hauek erregaia dira kanpotik etorritako pertsonen gaineko falazietarako. Egoera horren aurrean, Gizartearen sentsibilizazioa lantzeko estrategia gisa aurkeztu zuten asteartean Zurrumurruen Aurkako Sarea, arrazismoaren eta xenofobiaren prebentzioan lan egingo duena. Hainbat udal, erakunde publiko eta […]

irakurri gehiago →

Aste honetan amaitu da, trantsizioa dei zekiokeen hartaz geroztik, Espainiako Estatuak ezagutu duen legealdirik laburrena. Espainiako erregeak herenegun sinatu zuen gorteak desegiteko dekretua, eta hauteskundeetara deitu zuen ekainaren 26rako. Ikusteko dago hurrengo eguneko emaitzek zenbateraino aldatuko duten alderdien arteko indar harremana, eta, mapa politiko horretan, alderdiren batek gobernua osatzeko akordio nahikorik lortuko ote duen, azken […]

irakurri gehiago →

Sakanako Beleixe irratiko esatari Maider Betelu batu zaigu gaurko irratien tartera, eta hainbat kontu jorratu ditugu harekin. Hasteko, Sakanako Mankomunitateak eta Nafarroako Gobernuak sinatu duten Sakanako Plan Estrategikoa garatzeko hitzarmena nabarmendu du. Baita LAB sindikatuaren arabera Sakanan 520 lanpostu sortu direla nabarmendu ere. Horrez gain, Sakanako XVII. Ibilaldiko datuak aipatu ditu, eta Irurtzunen antolatuako kirol […]

irakurri gehiago →