zebrabidea

KORRIKA: 7. eguneko Kronika

5 apirila, 2017 | 0 Komentarioak

Atzo Donostian ibilbidearen erdia gainditu ostean, Usurbilen zegoela zazpigarren egunean sartu da Korrika eta gauean zehar Gipuzkoako hainbat herri zeharkatu ditu, besteak beste, Orio, Zarautz, Getari, Zumaia Azpeitia edota Elgoibar. Azken hontan, Hasier Etxeberria kazetari eta idazlearen 90 urteko aitak eraman du lekukoa 1439. kilometroan, seme hilberriarn omenez. Horrez gain, txaranga batek lekukoa eraman du […]

irakurri gehiago →

KORRIKA: 6. eguna

4 apirila, 2017 | 0 Komentarioak

Korrikako seigarren eguna Nafarroan abiatu da. Auza, Eltzaburu, Jauntsarats…Azken honetan, Esan Erran irratiko lagunek ongietorria egin diote gaueko ordu batak terdiak aldera. Orokietan, zendutako Aitziber Sarasola, AEK-ko Nafarroako arduraduna izandakoa omendu dute eta bere irudia eskegi dute furgonetan. Baina hori ez da izan gauak eman digun une hunkigarri bakarra. Izan ere, Betelun, geldiune txiki bat […]

irakurri gehiago →

KORRIKA: 5. eguneko Kronika

3 apirila, 2017 | 0 Komentarioak

Saratik Senperera doan bidean eman dio Korrikak hasiera bostgarren egunari. Hainbat herri zeharkatu ditu gauean zehar, besteak beste, Ezpeleta, Itsasu edo Kanbo. Laurak aldera, Hazparnera heldu da eta bertan Radiokultura irratiko lagunek lekukoa eraman dute. Gaupasa egingo ote zuten gure lagunek!? Hazparneko eta Azpeitiko udalek, gainera, kilometro bat egin dute elkarrekin. Izan ere, senidetutako herriak […]

irakurri gehiago →

KORRIKA: 4. eguneko Kronika

2 apirila, 2017 | 0 Komentarioak

Laugarren egun honetan, Korrika hiru herrialde ezberdinetatik igaro da. Gau partean, Nafarroako ekialdetik gora egin du eta Korrika pasako den puntu altuenetik egin du bira, alegia, Laza mendatetik. Besteak beste, Izaba, Otsagabia, Orreaga, Luzaide… Arrosako kide diren Irati Irratiko lagunek, Aribeko kilometro batean lekukoa eraman dute. Gaua hotza izan da, uneren batean elurra izan dute […]

irakurri gehiago →

KORRIKA: 3. eguneko Kronika

1 apirila, 2017 | 0 Komentarioak

Kadreitatik Kastejonerako bidea egiten ari zela, Korrikaren 3. egunari eman zioten hasiera. Gaualdea lasaia izan zen Zentroniko, Tutera, Arketas edota Balterra inguruan eta Alesbesera heldu orduko, lehen eguzki izpiek giroa epeltzen hasiak ziren. Martzillan, herriko eta inguruko herrietako jendea irten zen errepidera. Horien artean, Faltsez, Azkoien eta Zarrakaztelukoak, beraien herrietatik ez baitzen Korrika pasatzen. Bitartean, […]

irakurri gehiago →

KORRIKA: 2. eguneko Kronika

31 martxoa, 2017 | 0 Komentarioak

Atzokoan eguraldi traketsa izango genuela iragarri ziguten baina badirudi, Korrika eguzkiarekin aliatu zitzaigula, behintzat eguerdirarte. Arrosako Zebra, Gasteizko rotondaren batean galduta esnatuko zelaren beldur ginen, edota Alde Zaharrean gauean sortu zen giroaren ondoriozko bixamonarekin. Zorionez formal ibili da! Baina Korrikak ez du etenik, eta Gasteiz atzean utzita, Argantzunerako bidea hartu zuen. Ondoren Trebiñu eta Arabako […]

irakurri gehiago →

Korrika badatooor, Arrosa badoaaa!

29 martxoa, 2017 | 0 Komentarioak

Irrika, poza, alaitasuna, urduritasuna…hamaika dira Korrikak barren barrenean sortzen dizkigun emozio eta sentimenduak. Bi urtetik behin, milaka lagunek Euskal Herriko kaleak eta errepideak euskararen aldeko aldarrikapenez betetzen dituzte. Zenbat alditan entzungo genuen azken egunotan “Korrika badator!” oihua bizilagun, lankide, kuadrila artean…? Badira antolakuntza lanetan parte hartzen dutenak, tokian tokiko jai bereziak antolatzen dituztenak, kilometroa erosten […]

irakurri gehiago →

Bueltan da Zebrabidea

5 iraila, 2016 | 0 Komentarioak

Etxetik atera eta oraindik udan gaudela adierazten dute kaleko termometroek, baina irailean gaude eta beste askori bezela, Zebrabideari ere oporretatik itzultzeko ordua heldu zaio. Euskal Herriko irrati ezberdinen arteko elkarlanari esker Arrosa Irrati Sareak ekoizten duen magazina da. Zebrabidea gurekin gurutzatzeko prest? Astelehenetik ostiralera 16.00etatik 18.00etara piztu irratia eta murgildu zaitez gure uhinetan!

irakurri gehiago →

Bueltan da ZEBRABIDEA

11 urtarrila, 2016 | 0 Komentarioak

Neguko opor luuuuzeeetan afrikako sabanan osteratxoa eginda, gaur arratsaldean bueltatuko da Arrosa Sareko irratietara ZEBRABIDEA magazinea. Ohiko ordutegian, 16:00etatik 18:00etara, pasa hitza!

irakurri gehiago →

Asteazkeneroko komunikazioari buruzko tartera Patxi Gaztelumendi batu zaigu gaurkoan, eta Zebrabideak jaso zuen irratiko Argia sariaren harira, kolaboratzaile sareek duten garrantziaz hitz egin du. Areago, etorkizunerako funtzionamendu eredugarria iruditzen zaiola ziurtatu du.

irakurri gehiago →