urtxintxa eskola

Hilabetero bezala, Urtxintxa Eskolako lagunak izan ditugu gurean. Oraingo honetan, hezkidetza mahai eta batzordeen inguruan aritu gara Irati Gaztelurrutia Solabarrieta eta Goiuri Mendez Otaegirekin. Mahai hauen funtzionamendua, helburuak, eta orain arteko esperientziak partekatu dituzte, besteak beste. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Urtxintxa eskolako lagunek hilabetero egin ohi duten tartea izan dugu. Herri Hezitzailearen inguruan, Oinherriren inguruan arituko gara Idoia Ramirez de Okarizekin, martxoaren 28an herrien arteko topaketak antolatu baituzte Durangon. Egitasmoaren berri eman digu, eta baita hilaren amaierak topaketetan antolatutakoren berri ere, besteak beste. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Hilean behin izaten dira gurean Urtxintxa eskolako lagunak, esku artea izaten dituzten proiektuak uhinetara hurbiltzeko. Oraingoan, hezkidetzari heldu diote eta datozen hilabeteetarako antolatutako trebakuntza ikastaroen berri eman digu Goiuri Mendez Otaegik: Indarkeriaren arrakalak eta Maskulinitatea(K). Aiaraldean martxan jarriko duten Hezkidetzan aditua ikastaroa eta barne formakuntzak ere izan ditugu hizpide. Informazio guztia: https://urtxintxaeskola.eus/trebakuntza/  

irakurri gehiago →

Aurten ere, hilabetero izango dira Zebrabidean Urtxintxa eskolako lagunak, hezkuntza ez formalaren inguruko hausnarketa eta proiektuak ekarri asmoz. Oraingoan, jolasguneen eraldaketaz aritu gara Idoia Ramirez de Okarizekin, formakuntza ikastaro bat ere antolatu baitute azarorako. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Urtxintxa eskolako lagunekin hitz egin dugu hilabetean behin ohi dugun bezala. Gaurkoan, hizkuntzari begira jarri gara, zehazki, euskarari begira. Izan ere, aisialdia euskaraz bizitzeak duen garrantzia azpimarratu digu Urtxintxako kide den Samu Pasandinek. Esku artean dituzten proiektuak azaldu dizkigu, eta baita etorriko direnei adi egoteko deia luzatu ere. Enntzun hemen!

irakurri gehiago →

Urtxintxa Eskolako kideek hainbat ikastaro antolatu dituzte otsaila eta martxoan zehar aniztasun funtzionalaren errealitateari heldu eta gaia landu asmoz. Oraindik errealitate hau onartzeko erresistentzia asko daudela azaldu digu Amagoia Osinaldek, eta gaiari heltzeak duen garrantzia azpimarratu du, besteak beste. Otsailean aniztasun funtzionala eta sexualitatea lantzeko ikastaroa antolatu dute, eta martxoan, berriz, zeinu hizkuntzaren inguruko beste […]

irakurri gehiago →

Urtxintxa eskolak hainbat ikastaro eskaintzen ditu urtean zehar, eta gaurko kolaborazioan horietako batez aritu gara Utxintxako kide den Goiuri Mendez Otaegirekin. Pedagogia askatzaileen inguruko formakuntza eskainiko dute larunbat honetan, eta aipatu saioa aitzaki harturik, hezkuntza sistemari eskaintzen dion alternatibaz hausnartu dugu.

irakurri gehiago →

Urtxintxa eskolak esku artean duen proiektu baten berri izan dugu. Izan ere, duela bi urte sortutako Patxintxi panpinarekin batera, haurrentzako hainbat euskal kanta birmoldatzen ari direla azaldu digu proiektuko partaide den Bego Gonzalezek. Patxintxiri abesti bat sortu, hainbat abestiren letrak aldatu eta egungo baloreetara moldatzen ari dira. Urte amaierarako ikusgai izango dira sarean hainbat musika […]

irakurri gehiago →

Jolaslekuen eraldaketari buruz hausnartu dugu Urtxintxa eskolako lagunekin. Duela urte batzuk hasi ziren hausnarketa hauek ematen, eta egun martxan jartzen dituzten proiektuetan emandako hausnarketak txertatzen saiatzen direla azaldu digu Idoia Ramirez de Okarizek. Azkenik, urtarrilerako antolatu duten ikastaro baten berri ere eman digu, eta hezitzaile orori egin die deia bertan parte hartu, eztabaidatu eta esperientziak […]

irakurri gehiago →

Urriaren 19 eta 20an Astialdi Kongresua 2018 egin da Barakaldon. Euskal Herriko Unibertsitateak eta Astiladi Sareak antolatu dute, elkarrekin hausnartu, solastu eta eraikitzeko asmoz. Landutako edukiez eta ateratako ondorioz aritu gara, besteak beste, Urtxintxa eskolako Amagoia Osinalderekin.  

irakurri gehiago →