uholde

Nafarroako Gobernuaren, Baztango Udalaren, Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren eta espezializatutako enpresa baten arteko baterako lanari esker, 2014ko uholdeek kaltetutako Elizondoko Bake Epaitegiko eta Erregistro Zibileko artxiboak berreskuratu dituzte. Horren berri ekarri du Xorroxin irratiko esatari Julen Zelaietak gurera. Horrez gain, Bortzirietako euskara mankomunitateak doako euskalduntzerako egindako beka deialdiaz eta Baztandarren Biltzarrerako kartel lehiaketaz hitz egin du.

irakurri gehiago →

Joan den astearen amaiera eta aste hau bera markatu ditu errausketaren aurkako eta beste gizarte eredu berri baten aldeko Gipuzkoa Zutik mugimenduak. Gaiak eragin duen zalapartari begiratu dio Mikel Elorzak ere gurean egiten duen errepaso kritikoan. Horrez gain, asteartean zendu zen SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidentea eta Fronte Polisarioko Mohamed Abdelaziz ere ekarri du […]

irakurri gehiago →

Gaurko irratien tartera Xorroxin irratiko esatari Fernando Anbustegi batu zaigu, euren bueltako berriekin. Gaurkoan, iazko eremu horretan izan zituzten uholdeen urtemugaren harira, larunbatean Elizondon egingo duten ekitaldia; herrietan abian diren eta etorriko diren festak; Xorroxin irratiak dirua lortzeko abiatuko duen laguntzaile kanpaina; zein Nafarroako ikastolen aldeko Nafarroa Oinez festaren ingurukoak ekarri dizkigu.

irakurri gehiago →

Gaur, Xorroxin irratiko kideak batu zaizkigu Zebrabidera euren zonaldeko berri emateko. Fernando Anbustegi esatariak honako kontuak ekarri dizkigu, besteak beste: Baztan ikastolak aste honetan egingo duela datorren urteko Nafarroa Oinez jaiaren aurkezpena; uholdeek eragindako kalteei buelta emateko diru laguntza ezagatik kexu direla herritarrak; asteburuan Kirikoketa besta ospatu dela; edo datozen aste eta hilabeteetarako hainbat kontu […]

irakurri gehiago →

Gaur, lehen aldiz batu zaizkigu Xorroxin irratiko kideak Zebrabidera euren zonaldeko berri emateko. Fernando Anbustegi esatariak honako kontuak ekarri dizkigu, besteak beste: Baztan ikastolak Zangozakoaren eskutik Nafarroa Oinez-eko lekukoa jaso duela; uholdeek eragindako kalteei buelta emateko diru laguntza ezagatik kexu direla herritarrak; edo asteburuan Beran Lurraren eguna eta Elizondoko udazkeneko feria ospatuko direla.

irakurri gehiago →