topatu

Topatu gazte komunikazio proiektuak dokumental berri bat plazaratuko du hilabete ondar huntan: “Zizelkariak”. Helburua? “Periferietan” diren gazte batzueri hitza eman jakiteko nola “zizelkatzen” duten gaurko Euskal Herria. Proiektu huntan kazetari lana eraman duen Aitor Servier-k dena azaltzen dauku… Musika: Eraul Jatorria: Radiokultura

irakurri gehiago →

“Zizelkariak” izeneko dokumental berria ekoitziko dudu Topatuk, Euskal Herriko periferiak erdigunera ekartzeko asmoz. Crowfunding kanpaina abiatu dute, dokumentala egiteak dituen gastuei aurre egiteko, eta Durangoko azokarako prest izatea aurreikusten dute. Dokumentalaren lanetan dabilen Maddi Ane Txoperenarekin hitz egin dugu proiektuaren berri izateko. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Mobilizazioak, asanbladak, proiektuak, protestak, gogoetak eta ametsak. Askotarikoak dira gazte mugimenduek ikasturte batez emandako pausoak. Eta horiek guztiak liburuxka batean bilduko ditu Kaxa gazte mugimenduen urtekariak. Euskal Herriko gazte mugimenduetan 2017-2018 ikasturtean egindako borroken berri emango dute aurten ere Topatu gazte komunikazio proiektuak osaturiko Kaxa gazte mugimenduen urtekarian. Erreportaje, irudi, kronologia eta iritzi artikuluen bidez […]

irakurri gehiago →

Ekainaren 8 eta 9an Topatu sarearen topaketak burutuko dira Lesakan. Bi egunez elkarrekin eztabaidatu, ikasi eta komunikazio proiektuaren oraina eta etorkizunari buruz gogoetatzeko tartea hartuko dute, elkarlanean. Topatuketen xehetasun gehiago eman dizkigu Maddi Ane Txoperenak.

irakurri gehiago →

Igande hontan, Urtarrilaren 14an izango da Blai Gazte Telebistaren estreinaldi mundiala. Iluntzeko 20:00etan egongo da ikusgai sarean. Proiektuko kide den Manex Zubiria gonbidatu dugu estudioetara eta proiektuaz, sorkuntza prozesuaz, telebistaren atalez eta estreinaldiaz aritu gara Manexekin, besteak beste.

irakurri gehiago →

Topatuko kide den Maddi Ane Txoperena izan dugu gaurkoan gurean eta esku artean dituzten hainbat proiekturi buruz aritu gara harekin. Topatu sareak, 2016-2017ko Gazte Mugimenduen urtekaria, crowfounding kanpaina eta “Bagara, elkarrekin gara!” lemapean martxan jarri duten bazkide kanpaina izan ditugu mintzagai.

irakurri gehiago →

Astelehenero ohi dugunez, Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen Bilgune kontari astekariaren errepasoa egin dugu. Gaurkoan, Amaia Zufiak lagundu digu horretan, eta honako gaiak nabarmendu dizkigu: Soraida Hussein ekintzaileari Gaur8 astekarian emakume palestinarren egoeraz egindako elkarrizketa; Amaia Andreuk eta Miren Arangurenek Info7 irratian feminismo independentistaz esandakoak; Klitto! atari feministak eta Topatu.eus gazte egitasmo komunikatiboak eginko […]

irakurri gehiago →

Astearteetan, ekonomia eta gizarte gaien ingurukoak ekartzen ditugu Zebrabidera. Bi astez behin, Koop57-ko Liher Gonzalez izaten dugu gure artean, eta gaurkoan hiru gai jorratu ditugu harekin. Topatu.eus gazte egitasmo komunikatiboak eta Ernai gazte antolakundeak eginiko Gure kabuz ala hil dokumentala, Koop57-k joan den larunbatean egindako asanblada orokorra, eta klima aldaketaz Parisen egiten ari diren goi […]

irakurri gehiago →

Gazte mugimenduan alternatiba sozioekonomikoen inguruko eztabaida piztu eta bultzatzeko Gure kabuz ala hil dokumentala ekoiztu dute elkarlanean Topatu Gazte Proiektu Komunikatiboak eta Ernai Gazte Antolakundeak. Gogoan izango duzuenez, auzolaguntza bidez finantzatu dute egitasmoa. Baina Topatuk ekoizpenaz gain, bestelako estreinuak ere baditu, itxuraz aldatuta ikusi baitugu azken aldian, eta funtzioetan ere bilakaera bat izan baitu. Ba […]

irakurri gehiago →

Gaurko irratien tartean, bi asteartez behin bezalaxe, bi lagu izan ditugu: Halabediko irratiko esatari Jon Aranburu, batetik; eta Esan Erran irratiko esatari Lur Gil, bestetik. Alderdi popularraren inguruko auzi “usaintsuez”, Garoña zentral nuklearraren inguruko zurrumurrez eta agenda konteuz hitz egin digu Aranburuk. Gilek, berriz, Gartzarongo pilota txapelketa, Basaburuko kontsumo taldea eta jardunaldi mikologikoak aipatu dizkigu.

irakurri gehiago →