salhaketa

Espetxeetako egoeraz mintzatu gara gaur Salhaketako kidea den Julen Guarestirekin. Salhaketak koronabirusak eragindako testuinguruaz egin duen irakurketarekin hasi gara eta horrek beraien lanean eduki duen ondorioak azaldu dizkigu. Barne Ministerioan eta Eusko Legebiltzarrean interpelazioak burutu dituztela azaldu digu, baina horien erantzunen zain daudela erran digu, kasurik egiten ez dietela salatuz.

irakurri gehiago →

Hala Bediko Aimar Gutierrezek ekarri ditu gaurkoan albiste nabarmenduak. Joan den astean Arrigorriagako enpresa batean izandako lan heriotzaren berri eman digu, baita Gasteizko Santiago ospitalean izandako preso batean heriotzaren berri ere. Albiste gogorretatik harago, bestelakoak ere azaldu dizkigu, esaterako, Batera Zaintza Sare Herritarrak antolatutako danborrada.  

irakurri gehiago →

Irratien tartean Arabako kronika egitera jo dugu, Hala Bedi irratiaren eskutik. Joko areto berri baten irekiera Gasteizen, paratxutistak Trebiñun, Sarek deituriko manifestazioa, Salhaketa elkartearen adierazpenak, Tubacex enpresako bi langileen erahilketa salatzeko ekimenen ondoren etorritako isunak, eta etxebizitzaren bueltako hainbat albiste izan ditugu hizpide Hala Bediko Jonekin.  

irakurri gehiago →

Eskualdekako kronikan Arabaren txanda izan da gaurkoan Irratien tartean. Eta azken egunotan araban izandakoen errepasoa egin digu Hala Bediko Aimar Gutierrezek: Fridays fot future-k deituriko mobilizazioak, Judimendi auzoko joko aretoaren itxiera, Rivabellosako eskolarako garraioen inguruko protestak, Olarizuko bizilagunei ura moztu izana, eta Zaballako espetxeko bosgarren hilketaz aritu gara, besteak beste.  

irakurri gehiago →

Irratien tartean Arabara jo dugu Hala Bedi irratiaren eskutik. Zaballan hildako azken presoaren harira egindako salaketak, etxebageen arazoa salatzeko egingo den kanpaldia, Vitoria 3 de marzo filma, eta HalaBediRock izan ditugu hizpide Ion Etxebarria eta Igor Goikolearekin.

irakurri gehiago →

Zaballako espetxeak beste gazte baten biziarekin amaitu zuen joan den astean, 2019ko hirugarren preso hila Zaballan, eta aste honetan eskainitako prentsaurrekoan adierazi dutenez, senideek bide juridikoak agortuko dituzte. Kasu honen inguruan hitz egin dugu gaurko saioan Salhaketa elkarteko Maialen Martinez de Marigortarekin; senideek jasotako arretaz, espetxeetako ilunez, eta heriotzaren ondoren eraman beharreko prozesuaren zailtasun eta […]

irakurri gehiago →