prekarietate

Asteazkenero ohi dugunez, aste honetako Argia aldizkariaren alea aurreratu dugu Estitxu Eizagirre zuzendariarekin; gaurkoan, Larrun hilabetekariko kontuak ere ekarri dizkigu. Azken horretatik, Gazteak eta prekarietatea erreportajea aurreratu digu. Astekaritik, berriz, Lander Arbelaitz eta Axier Lopez kazetariek Gasteizko herri harresiaren inguruan ondutako lana ekarri digu.

irakurri gehiago →

LAB sindikatuak eta Ernai gazte antolakundeak salatu dute lan eskubideen ezezagutza esplotaziorako bidea dela. Egoera horri aurre egiteko, gazteek lan bila doazenean zein eskubide dauzkaten jakiteko gida bat plazaratu dute bi erakundeek elkarlanean. Gida hori ezagutzeko, Ernaiko kide Borja Donairi egin diogu elkarrizketa.

irakurri gehiago →