pikara magazine

“Anne with an E” serieaz, Maria Castejonekin

4 otsaila, 2020 | 0 Komentarioak

Hilabetero izaten dugu hizpide film edo serieren bat Pikara Magazineko kolaboratzaile den Maria Castejon Leorzarekin, betiere ikuspuntu feminista batetik. Oraingoan, Anne with an E serieaz aritu zaigu. Ez galdu!

irakurri gehiago →

Escarlata O’Hara, apurketa irudikatu zuen pertsonaia

16 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Serie eta filmeen kritika feminista egin ohi dugu Pikara Magazineko kolaboratzaile den Maria Castejon Leorzarekin. Oraingo honetan, 80 urte betetzen diuen Lo que el viento se llevó filmeari erreparatu diogu, zehazki, Escarlata O’Hara pertsonaiak irudikatu zuen apurketari buruz aritu zaigu Maria. Gerra garaian pertsonaiak hartutako jarrerez, negozio munduan sartu izanaz, eta baita filmean zehar dituen […]

irakurri gehiago →

Arrosa sareko irratien eskutik eskualdekako kronikak egiten ditugu saio hasieretan, eta gaurkoan Bilbo aldera jo dugu Bilbo Hiria irratiko Ane Zabalren eskutik. Pikara Magazineko lagunek jasandako eraso faxistak, EH BIlduk, EAJk eta Elkarrekin podemosek egindako adierazpen bateratua, eta Bizkaiko kiroldegietako langileen grebaz aritu gara, besteak beste.  

irakurri gehiago →

Zinema kontuei eskaini diegu tartea, izan ere, iaz bezala, hilabetean behin izango da gurean Pikara magazineko kolaboratzailea den Maria Castejon Leorza, eta hainbat film eta serieren inguruko irakurketa feminista egingo dugu berarekin. Gaur Tarantino izango da protagonista. Bere azken filma aitzaki harturik, “Erase una vez en Hollywood”, filmografiaren errepasoa egin dugu Mariarekin. Emakumeek bere filmeetan […]

irakurri gehiago →

Pikara Magazinek azken crowfundinga abiatu du

7 ekaina, 2019 | 0 Komentarioak

Pikara Magazineko lagunek azken crowfundinga abiatu dute, “Pasa hitza, sistah!” lelopean. Bazkide gehiago lortzeko apustua egin dute kalitatezko kazetaritza feminista egiten jarraitzeko. June Fernandezekin hitz egin dugu crowfundingaz, zazpigarren paperezko aleaz, eta esku artean dituzten beste hainbat proiektuz. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Almodovarren filmografia begirada feminista batetik

16 apirila, 2019 | 0 Komentarioak

Zinema eta serieei begira jartzen gara hilabetean behin, Pikara Magazineko Maria Castejonen eskutik. Gaurkoan, Almodovarren filmografiaren argi ilunez aritu zaigu. Emakumearen errepresentazioa, amatasun anitzak, eta biolentziaren naturalizazioan jarri du fokoa Castejonek. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Bertolucciri buruz, Pikarako Maria Castejonekin

29 azaroa, 2018 | 0 Komentarioak

Zinema munduari eskaini diogu kolaborazioa. Bernando Bertolucci hil berri den honetan, gure erreferenteak berrikusi beharra mahaigaineratu da, tartean Bertolucci bera ere, “El ultimo tango en Paris” filmeko erasoa tarteko. Pikara magazineko Maria Castejonekin aritu gara Bertolucciri buruz, ikuspegi feminista batetik irakurketa kritikoa egin asmoz.

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. 46 | ¡Ni una más!

20 azaroa, 2018 | 0 Komentarioak

Aste honetan, Beñat Fontaneda zinegile gasteiztarra izan dugu ERRAIETATIK irratsaioaren lehen zatian. Pasa den asteburuan, hiru egunez luzatu den rodajean burubelarri ibili da Beñat, emakumeen kontrako indarkeriaren inguruko thrillerra izango den laburmetraia filmatzen: ‘Ni una más’ da film labur honen izenburua, pelikularen muina argi utziz. Gainera, film labur hau ‘La Sirena’ luzemetraiaren aurrerapen bat baino […]

irakurri gehiago →

Irratien tartean Arabara jo dugu, Hala Bedi irratiaren eskutik. Bizilagunak egitasmoa, Altasuko gazteak bahitu zituztenetik bigarren urteaurrernaren testuinguruan antolaturiko mobilizazioak, Pikara Magazinen paperezko aldizkariaren aurkezpena eta Hala Bediko parrilaren aurkezpena izan ditugu hizpide, besteak beste, Igor Goikolearekin.

irakurri gehiago →

Azkenaldian zeresan handia eman duen telesail bati buruz aritu zaigu gaurkoan Pikarako kide den Maria Castejon. Kritika ezberdinak izan ditu “The handmaid’s tale” telesailak, batzuk feministatzat dute eta besteek kritika gogor eta zorrotza egiten diote. Zer pentsatua ematen duen istorioa da, eta honen inguruan aritu gara gaurkoan Maria Castejonekin.

irakurri gehiago →