oihana

Presoek eta haien bikotekideek afektibitatea eta sexualitatea bizitzeko dituzten oztopoak ezagunak dira. Bere bizipenetik abiatuta, lau hormen artean gatibu diren harremanak betaurreko moreekin aztertu ditu Oihana Etxebarrietak. Hondarribiarrak askotan zailak izaten diren egoerak – zaintza eta kontrola, miitantzia eta amatasunaren hautua.. – azalaratu nahi izan ditu. Legebiltzarkide gazteak ahotsa guztiekin behar dela etorkizuna eraiki uste […]

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan : -Oihana Etxebarrietarekin presondegiratzeari edo-ta gatazka konponbideari buruz emazteek dituzten bizipenak eta ikuspegiak aipatu ditugu. -Mikel Otxotorenak Ongiz elkarteko kideek gizonak berdintasunaren aldeko borrokan inplikatzeko burutzen duten lana azaldu digu. Musika : Uxia e Narf « Sempre en Galiza, Galician Lullaby » eta Occhi di Farfala « Atzoko egunak ».

irakurri gehiago →

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariak ekarriko dituen kontuak aurreratu ditugu gaur ere. Horretarako, Oihana Llorente kazetaria batu zaigu saiora, eta honako gaiak nabarmendu dizkigu: emakume baserritarrez egin duten erreportajea; Sri Lankara eta Belgikara bota duten begirada; Teresa Todari egindako elkarrizketa mamitsua; eta Unai Iturriagaren komiki tira.

irakurri gehiago →
no image

Biharko Gaur8-ren aurrerapena, Oihana Llorentek

14 azaroa, 2014 | 0 Komentarioak

Gara egunkariaren larunbatetako Gaur8 gehigarriak bihar ekarriko dituen gai nabarmenak aurreratu dizkigu, gaur, Oihana Llorente kazetariak: ETB Nafarroan LTD seinale bidez ikusi ezina; Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako parte hartze prozesuak; Angel Olaran Afrikan dagoen misiolari hernaniarra; eta Afganistango emakumeen egoera, besteak beste.

irakurri gehiago →

Astero bezala, Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen astekariaren errepasoa egin dugu gaur ere, Bilgune Feministako kide Oihana Etxebarrietarekin. Abenduaren 13an, Ondarroan ospatuko diren Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministen spotaz, emakume kirolariei ahotsa ematen dien Info7 irratiko Kirol leihoa irratsaioaz, eta antisorgailu hormonalei buruzko erreportajeaz aritu zaigu Etxebarrieta.

irakurri gehiago →

Ostiralero bezala, Gaur8 astekariaren aste honetako aleak dakarrenaren aurrerapena egin digu Oihana Llorente kazetariak: euskal preso eta iheslari politikoak gizarteratzen dituen Harrera elkarteari buruzko erreportajea; ebolari aurre egiteko Kubak Afrikara bidali dituen medikuei buruzko erreportajea; eta Aurore Martini birziklatzaile eta jostun gisa eginiko elkarrizketa nabarmendu dizkigu Llorentek.

irakurri gehiago →

Euskal Herriko Bilgune Feminstak kaleratzen duen hausnarketarako astekarian irtendako gai nabarmenen errepasoa egin dugu gaur Oihana Etxebarrietarekin. Tomar el escenario dokumentalaren sareratzeaz, Gaur8 astekarian abortu eskubideaz egindako erreportajeaz, Emakumeen Mundu Martxak Donostian egin duen Europa mailako topaketaz, Gu Gaitun federazioaren aurkezpenaz eta Yayo Herreroren hitzaldiaz aritu gara Etxebarrietarekin.

irakurri gehiago →